Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Nahikari Cayado
Sábado, 17 de octubre 2020, 01:18
Chupa Chups gozokia mundu osoan da ezaguna, eta gaur, bere logotipoa XX. mendeko historia grafikoaren zati da. Nork ez du ba karameloa inguratzen duen plastikoaren lorea ezagutzen? Ziur denok jan duzuela inoiz Chupa Chups bat. Baina zenbatek dakizue diseinua artista ezagun batek sortu zuela? Bai, hala da. Kolorez beteriko logotipoa Salvador Dalik diseinatu zuen produktuaren nazioarteko salmenta sustatze aldera.
Espainiako historiako gozokirik ezagunenaren historia 1959. urtean kokatzen da, Enric Bernat katalandarrak sortu zuenean. Antzeman zuenez, haurrek karameloak jatean eskuekin ateratzen zituzten ahotik, dena zipriztinduz. Horregatik, borobil formako gozoki bat sortzea erabaki zuen, eta horri makiltxo bat itsatsi zion, era horretan karameloa ahotik ateratzeko eta eskuak garbi mantentzeko.
Hasiera batean Chups bakarrik deitzen zen, baina tokiko irrati bateko iragarki baten ondorioz, Chupa Chups izena jarri zitzaion produktuaru. Gaur egun kontinente guztietan gehien saltzen den karameloa da eta Espainian, Frantzian, Erresuma Batuan, Alemanian, Errusian eta Txinan fabrikatzen da.
Baina karameloaren daturik bitxiena ziurrenik, eta askok ezagutzen ez dutena, bere logotipoa Salvador Dalik diseinatu zuela da. 1969. urtean gertatu zen hori. Garai hartan Bernatek nazioartean zabaldu nahi izan zuen bere produktua, eta arrakasta ziurtatzeko, artista katalandarraren laguntza eskatu zuen.
Chupa Chupseko webgunean adierazten duenez, Dalik ordu bat baino ez zuen behar izan diseinua sortzeko. Kolore gorria sartu zuen bere diseinuan, hori koloreko fondo baten gainean. Gainera, gaur egun gozokiaren irudia dena sortu zuen: hura batzen duen lorea. Eta agian garrantzitsuena dena, logotipoa produktuaren bilgarrian jartzea erabaki zuen, horren ikusgarritasuna areagotuz eta produktuari identitate propioa emanez.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.