

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
paul Picado
Martes, 5 de junio 2018
Uda honetako Andre Maria Zuriaren jaietan hiru proposamen izango ditugu, eta hiruretan komedia eta entretenimendua nagusi izango dira. Alde batetik, abuztuaren 4ean eta 5ean Jorge Javier Vazquez telebistako aurkezle ezagunaren 'Grandes éxitos' komedia musikal dibertigarria ikusteko aukera izango dugu. Lan honetan, historiako abestirik ospetsuenetako batzuk berrikusten dira.
Bestalde, abuztuaren 6an eta 7an Txalo Producciones euskal ekoiztetxeak 'Juntos' komedia estreinatuko du. Lan dibertigarri honetan, normaltasuna zalantzatan jartzen da, eta familia deritzogunaren mundu berezi hori aztertzen da. Aktoreen artean Gorka Otxoa, Melani Olivares, Kiti Manver eta Ines Sanchez ditugu.
Hirugarren proposamena abuztuaren 8 eta 9an izango da. Egun horietan 'El Funeral' komedia izango dugu ikusgai. Berez, Lucrecia Contiren heriotzari buruzko komedia surrealista bat da, izan ere, bere heriotza dela eta Kultura Ministerioak beila handi bat antolatzen du antzokian Espainiako zineman, antzerkian eta telebistan aktorerik garrantzitsuena delako. Baina antzerkian daudela bere mamua agertzen da eta konpondu gabe zituen zenbait arazori irtenbidea bilatzen hasten da. Concha Velascok egiten du Lucreciarena eta berarekin batera Antonio Resines, Cristina Abad, Clara Alvarado eta Emmanuel Medina ere arituko dira.
Bestalde, jaien aurretik La Cubana taldearen 'Adiós Arturo' lana ikusteko aukera ere izango dugu, uztailaren 26an eta 29an. Konpainian ohikoa denez, komedia eroa izango dugu, ezustekoz eta umorez beteta, eta ikusleei parte har dezatela eskatu die.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.