Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Barakaldoko Max Centerreko 'La Cuadri del Hospi'ren Gabonetako kanpainak badu abesti berria: 'Una cuadri de fueguitos'. Zuriñe Hidalgo, Maria Rivero eta Jagoba Ormaetxea artista euskaldunek indarrak eta eztarriak batu dituzte euskara eta gaztelania tartekatzen dituen kantu honetan, Gurutzetako Ospitalean prozesu onkologikoan murgilduta dauden edo egoera gogor hori bizi izan duten haurren gurasoek osatutako elkarteari laguntzeko helburuarekin.
Musikariek diotenez, Juan Ramón López, Max Centerreko zuzendaria, Euskadiko '40 Principales'eko Josu Ortegarekin jarri zen harremanetan proiektua martxan jartzeko. Kontatu zioenez, adierazpen musikal bat bilatzen zuten 'La Cuadri del Hospi'ren kanpaina zabaltzeko. Eta zein da elkarte horren helburua? Haur onkologikoen eta haien familien irudia eta bizitza normalizatzen laguntzea; Gurutzeta-Barakaldoko Unibertsitate Ospitaleko haur onkologikoen eta haien familien eguneroko bizitza errazteko ekimenak antolatzea eta sustatzea; haur minbiziaren aurkako borrokan azterlan eta ikerketa mediko-zientifikoak sustatzeko dirua biltzea eta herritar guztiak kontzientziatzea hezur-muina emateak duen garrantziaz. Gainera, herritarrek egin ditzakegun aportazioez aparte, elkarteak aurten ere lokal bat izango du Max Centerren, merchandising produktuak eskaintzeko eta dohaintzak jasotzeko. Zalantzari gabe, aukera ezin hobea Gabonetan kausa solidario batean laguntzeko.
Transferentzia (Laboral Kutxa) IBAN: ES93 3035 0034 0303 4004 5530 | SWIFT: CLPEES2MXXX
BANKIA ES79 2038 4202 0160 0029 5785 | SWIFT: CAHMESMMXXX
Abestira bueltatuz, Jagoba Ormaetxea euskal konpositorea izan da horren arduradun, eta Zuriñe Hidalgo, Maria Rivero eta Jagoba Ormaetxea musikarien laguntzarekin jada Youtuben dagoen abesti hunkigarri eta politaz gozatzeko aukera eskaini digute. Ormaetxeak berak dioenez, «abesti honen helburua da haurrek bizi duten egoera ezagutaraztea, euren ilusioa indartzea eta bide hori nola egiten duten gure erara islatzea».
Bitxikeri moduan, esango dugu abestia Eduardo Galeano idazle uruguaitarraren mikro-kontakizun ospetsuenetariko bat den 'Un mar de fueguitos' izeneko lanean inspiratuta dagoela. Baina, azkenean, letrak dioen moduan, inportanteena da «Zuekin gaude»la, su txikiek beti dir-dir egiten dutelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.