Borrar
Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko batek gidatzen duen lehendabiziko mikrodonazio plataforma da BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
NahiArte, ezgaitasun psikiko edota intelektuala duten pertsonek artea sortzea ahalbidetzen duen programa

NahiArte, ezgaitasun psikiko edota intelektuala duten pertsonek artea sortzea ahalbidetzen duen programa

Crowdfunding Bizkaiak finantzaketa deialdi berri bat jarri du martxan

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 14 de octubre 2020, 21:40

Crowdfunding Bizkaiak finantzaketa deialdi berri bat jarri du martxan. NahiArte programak ezgaitasun psikiko edota intelektuala duten pertsonek artea sortzea ahalbidetzea du helburu. Hala, inpaktu sozialeko egitasmo honetan inbertitu nahi dutenek proiektu berri bat dute euren eskura.

NahiaArte by FormArte desgaitu horien ahalmen sortzaile guztia erakustera bideratutako proiektua da. Batetik, FormArte sorkuntza artistikoaz baliatuz garapen profesionala eta pertsonala ardatz dituen heziketa zentroa dute. NahiArte Factory esker, berriz, aipatutako heziketa zentro horretako ikasle ezberdinek euren sorkuntzak jorratu eta saldu ahal izango dituzte enplegu esparru berezi honi esker.

Ana Urgoiti eta Cristina Bacete dira bertan erabiltzen den metodologiaren sortzaileak. NahiArte Hamburgoko (Alemania) Die Schlumpers eta Oaklandeko (Estatu Batuak) The Creative Grow Art Center esparru esanguratsuetan erabiltzen dituzten dinamiketan dago oinarrituta. Erakunde horiek esparru horretan 40 urte bain gehiagoko ibilbidea dute.

Mikrodonazio kanpaina espezifiko honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, eskuragarri dago crowfundingbizkaia.com/eby-formarte webgunean.

Crowdfunding Bizkaian irekitako inbertsio-txanda honek hainbat helburu konkretu ditu, hala nola, Bilboko erdigunean egitasmoaren inguruko denda fisiko bat irekitzea, sustapenean eta marketingean inbertitzea, gizarteko talde ahul honen sustapen profesional nahiz pertsonalean esku hartzea edota eurentzako lan aukera ezberdinak bilatzea.

Crowdfunding Bizkaia administrazio publiko batek gidatzen duen lehendabiziko mikrodonazio plataforma da, proiektu eta ideia berritzaileentzat aukera bat izan daitekeena. Proiektua pertsona ezberdinek osatzen dute, egitasmo aitzindari horiek gauzatzeko diru-ekarpenak lortzea bilatzen duena.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo NahiArte, ezgaitasun psikiko edota intelektuala duten pertsonek artea sortzea ahalbidetzen duen programa