Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
zurekin
Viernes, 14 de febrero 2020, 20:11
Cristina Garcia Rodero argazkilari espainiarraren 'Con la boca abierta' erakusketa inauguratu du ostiral honetan Bilboko Rekalde aretoan . Egungo argazkilaritzaren «funtsezko sortzaileetako bat» da, eta erakusketak bere lanaren gaikako atzera begirakoa eskainiko du, 40 urteko ibilbide profesionalean zehar, 1979an multzo horren lehen argazkia egin zuenetik gaur egun arte. Erakusketa maiatzaren 17ra bitarte egongo da ikusgai.
'Con la boca abierta' bildumak 60 irudi baino gehiago bildu ditu, artistaren lan zabala osatzen duten 30.000 argazkietatik hautatuak. Hala, «gizakiaren sentimenduak eta emozioak eta egoera aniztasuna adierazteko ahoak duen garrantzia islatzen du» argazkilariaren lanak.
Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak aurkeztu du, egilearekin batera, nekazaritza eta landa izaera etnografikotik abangoardistenera doazen irudien erakusketa. «Argazkiek munduan gertatzen dena kontatzen dute eta irudien bidez gizakiaren emozioak transmititzen dituzte: pertsonaiak aharrausika, garrasika, harrituta, barrezka edo euren min keinuek eraldatuta», azaldu du.
Erakusketaren ibilbideak gizakiaren gogo aldarte ezberdinak errepasatzen ditu Garcia Roderoren begiradaren bidez. «Indibidualtasunekiko interesa eta jendearengana hurbiltzeko beharrizana nabari dira, beti pertsonekin harreman hurbila bilatuz», gaineratu du Lorea Bilbaok.
Konposizio artistikoak era guztietako irudiak jasotzen ditu, «jaiotzetiko lehen negarretik hasi eta heriotzagatiko kexuraino, irribarretik barreraino, minetik plazereraino, harriduratik izuraino, sentsualitatezkoak eta sexualitatezkoak, inozentziatik probokazioraino, samurtasunetik indarkeriaraino, otoitz egitetik garrasi kolektiboraino».
«Hunkitzen nauten eta jakin-mina eragiten didaten leku eta pertsonen aurrean jartzen naiz. Ez dago ezer kasualik eskaintzen dudanean, arrunkeriatik aldentzen den une bat bilatzen dudalako, argazki bakar bat», adierazi du argazkilariak.
Erakusketarekin batera jarduera osagarriak egingo dira, besteak beste, bisitak eta lantegiak. Jarduera guztiak doakoak izango dira, baina batzuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.