Borrar
Covid-19a, euskal kulturaren momentu gozoan

Covid-19a, euskal kulturaren momentu gozoan

Labur-labur ·

Zurekin

Sábado, 30 de mayo 2020, 22:31

Kulturaren Euskal Behatokiaren azken azterlanaren arabera, kultura arloko agenteek aurreikusi dute urteko diru-sarrerak Covid-19a hedatu aurretik espero zituztenak baino % 40,8 txikiagoak izango direla. Agenteek ikerketa horretan bertan gaineratu dutenez, jarduera % 82,6ko proportzioan murriztu da, kultura enpresen barne jarduerari baino ezin izan baitzaio eutsi.

Emaitza horiek Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak krisiak kultura esparruan izan duen eragina neurtzeko bultzatutako Krisiaren Behatokia txostenaren lehen jasoalditik atera dira. Lehen jasoaldi hori apirilaren 9tik 26ra bitartean egin zen, eta kultura arloko 243 agentek parte hartu zuten.

Kulturak Covid-19aren aurretik zuen testuinguruari dagokionez, joera positibo bat identifikatzen da azterlanean, batez ere kontzertuetan eta arte eszenikoetan. Covid-19aren aurreko egoeraren balorazioei dagokienez, azpimarratu beharra dago pertzepzioak positiboak direla agente gehienen kasuan: egoera ona edo oso ona zela adierazi duten agenteak % 57 dira (% 40,2k ona eta % 17,1ek oso ona). Aitzitik, agenteen % 20ren ustez, krisiaren aurreko egoera txarra edo oso txarra zen (% 14,5en eta % 5,6ren ustez, hurrenez hurren). «COVID-19a kultura adierazleen zati handi baten bilakaera positiboaren testuinguruan agertu da», jaso da txostenean.

Inkestaren emaitza orokorrei dagokienez, eta urteko diru sarrerak zenbatetsita, aurreikusitako galerak % 40,8ra iristen dira batez beste, agenteek 2020rako aurreikusten zituzten diru-sarrerekin alderatuta. Enpleguan izandako eragin negatiboa % 43,2koa izan da (kaleratzeak, ERTEak eta beste neurri batzuk eragin negatibo gisa hartuta), baina eragina izan den kasu guztien % 10ean baino ez da egon kaleratzerik.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Covid-19a, euskal kulturaren momentu gozoan