Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
2019a urte garrantzitsua izan zen emakumezen kirolarentzat. Frantziako Mundiala, estadio handien zabaltzea, publikoaren interes gero eta handiagoa..., eta, orain, 2020an, koronabirusa dela eta lehiaketak bertan behera utzi diren arren, esan dezakegu emakumeen kirolak gero eta presentzia handiagoa duela gure bizitzetan, hau da, moda bat ez dela.
Emakume kirolariak badaude, baina ¿zer pisu dute kirol erakundeetan? 2012an Nazioarteko Batzorde Olinpikoan (COI) ordezkarien %20 besterik ez ziren emakumezkoak. Horregatik, erakunde horrek ordezkaritzan berdintasuna lortzea bere helburuen artean jarri zuen. Eta 2020an lortu du, edo gutxienez oso hurbil geratu da. Aste honetan COIk bere 30 lan taldeen osaera ezagutzera eman du, eta ordezkarien %47,7 emakumeak dira.
Mailaz mailako eraldaketa izan da eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoak kirol munduan eredu bat izan nahi du. «Gure erakundea plataforma boteretsua da kirol munduan berdintasuna sustatzeko», dio COI-ko zuzendariak, Thomas Bachek. Urte honetan, gainera, bi emakume gehiago dira batzordeen zuzendaritzan: hamaika dira guztira.
Ordezkari garrantzitsuenen artean Marisol Casado espainiarra dago. Triatlón frogen lan taldearen zuzendaria da; Emakume, Kirol eta Elkartasun taldean dago. Pariseko Olinpiaden koordinazio taldean dago -2024an ospatuko direnak- eta baita Los Ángeleseko Olinpiaden antolaketa taldean ere -horiek 2028an ospatuko dira-.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.