Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Sábado, 31 de julio 2021, 20:36
Quincy Floridako iparraldeko herri txiki bat da, 7.000 biztanlera ere iristen ez dena. Itxuraz, herrialdeko beste milaka herrien antzekoa da, baina, besteekin alderatuta, honek burtsarekin lotutako istorio esanguratsua du, Estatu Batuetako herri aberatsena izatea lortu baitzuen garai batean. Egun, 50 bat familia aberats bizi dira bertan, eta, Coca Cola enpresari esker lortu dute honako kapital metaketa.
New York Times egunkariarekin elkarlanean dabilen 'Atlas Obscura' aldizkarian kaleratu zen istorioa, eta Mark Welch Munroe du protagonista, Mr. Pat edo Daddy Pat izenez ere ezaguna dena. Bankari lokal bat zen, Coca Cola burtsan atera zenean, 1919an, hartan inbertitzea erabaki zuena, akzioko 40 dolar ordainduz hasiera horretan.
Handik gutxira, azukrearen hornitzaileekin eta botilaratzeko enpresekin izandako gatazkengatik, tituluak erdira jaitsi ziren, 19 dolarrera. Baina horrek ez zuen Pat geldiarazi, inbertitzen jarraitu baitzuen. Konturatzen zen jendeak, haren egunerokotasunean, Coca Cola bat hartu nahi zuela, nahiz eta enpresak arazoak izan. Gainontzeko inbertitzaileek nabaritu ez zuten hutsune hori aprobetxatu zuen estatubatuarrak.
1922an eman zen istorioaren abiapuntua horrela. Zonaldeko labore nagusia zen tabako uzta handi baten ondoren, Munroek baserritar eta auzotarrei Coca Cola enpresan inbertitzeko gomendatu zien. Dirua ere utzi zien horretarako, eta, hainbat urtetan, aholkua jarraitu zuten askok, uzta onaren dirua eraginkortasunez erabilita horrela. Bertako kondairek diote, gainera, Munroe konturatu zela jende arruntak ia egunero edaten zuela Coca Cola, nahiz eta ekonomia krisian egon. Horiek ihesbide gisa edaten zuten freskagarria.
Egoera benetan konplexua zen: ekonomia suntsitua, langabezia orokortua, burtsa hondoratua eta enpresen balioak oso baxuak ziren, baina freskagarrien enpresak ez zuen ia aldaketarik nabaritu. Coca Colaren salmentak %2 baino ez ziren jaitsi 29ko crackaren ondoren.
Horri gehitu behar zaio enpresa kaudimenduna zela, zorrik gabea, alegia, eta 6 milioi dolar baino gehiago zituela eskudirutan. Egoera horrek aukera eman zion bere dibidenduak une oro ordaintzen jarraitzeko. Eta Quincyko jende askorentzat, hau izan zen haren salbazioa.
Handik gutxira, ekonomia suspertzen hasi zenean eta Coca Colaren akzioen prezioak izugarri igo zirenean, Quincy bihurtu zen Estatu Batuetako per capita aberastasunik handiena zuen herria. 67 pertsona, gutxienez, aberats bihurtu ziren, eta, ostera, haien seme-alabek eta bilobek oinordetzan hartu dituzte dirutza handi horiek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.