Borrar
Plastikoekin ekoitzitako botila bat.
Coca Colak ozeanoetatik hartutako plastikoekin ekoitzitako botilak merkaturatzen dihardu

Coca Colak ozeanoetatik hartutako plastikoekin ekoitzitako botilak merkaturatzen dihardu

Egitasmo hau burutzeko Espainiar estatuan eta Portugaleko hondartza ezberdinetan plastiko hondakin bilketa izugarriak egin zituzten

UNAI SARRIUGARTE

Domingo, 20 de octubre 2019, 22:04

Coca Colak ozeanoetatik hartutako plastikoekin ekoitzitako botilak merkaturatzen dihardu. Izan ere, nazioarteko gero eta konpainia gehiago ingurumenarekin arduratsuak izaten hasiak dira. Klima aldaketaren eraginak direla medio, enpresak neurri zehatzak hartzen hasi dira aldaketa hau murrizteko helburuarekin.

Aurreko artikulu batean aipatu genuenez, Coca Colak Diesel jantzi konpainia italiarriarekin batera material birziklatuekin eginiko arropa linea bat ekoitzi du. 'The (Re)Collection' izeneko bilduman, gainera, freskagarri marka honetako plastikozko botila birziklatuak, kotoi birziklatuarekin uztartu dira.

Birziklatutako materialez eginiko jantzi linea berri honez gain, Coca Cola ozeanoetatik hartutako plastikoekin ekoitzitako botilak merkaturatzen hasia da. Aipatu bezala, botila hauek produzitzeko erabili den plastikoaren %25 ozeanoetan jasotako plastikoarekin egina da.

Egitasmo hau burutzeko Espainiar estatuan eta Portugaleko hondartza erberdinetan plastikozko hodakin bilketa izugarriak egin zituzten. Bertan bi herrialde hauetako hainbat boluntariok hartu zuten esku.

Coca Cola konpainiak aurrerapauso ikaragarria eman du plastiko birziklatuen berrerabilpenean. Egun, oraindik birziklatutako ontzi hauek erabiltzen dituen ekimena ikerketa prozesu batean dabil. Kanpaina berri honen bitartez plastiko birziklatu hauek erraustegi edo zabortegian amaitzea saihestu nahi du konpainia estatubatuarrak.

Aipatu dugunez, botila hauek ekoizteko teknologia eskasa aurkezten du oraindik Coca Colak. Edonola ere, botila hauek ekoizteko dinamika berri hau berehala era normalean erabiltzea aurreikusten du eta horrekin plastikoak sortzen dituen hondakin gehiegiak murriztea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Coca Colak ozeanoetatik hartutako plastikoekin ekoitzitako botilak merkaturatzen dihardu