![Christina Ricci 'Matrix 4' filmean izango da](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202106/21/media/cortadas/matrix-konboa-kCUG-U140719969996hP-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Christina Ricci 'Matrix 4' filmean izango da](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202106/21/media/cortadas/matrix-konboa-kCUG-U140719969996hP-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Martes, 15 de junio 2021, 22:34
Neo bueltan da, eta baita mundu birtual eta errealaren arteko talkak ere. Pilula urdina edo gorria hartzeko erabakia zaleek ere gauzatu beharko dute oraingoan, bada, filmaren inguruko informazioa oso eskasa izaten ari baita. Konplexua suertatzen ari da albiste ofizialak eta zurrumurruak bereiztea.
Wachowskiren aginduetara 'Matrix 4' proiektuaren filmaketa iragarri zenetik, ustez betetako giroa nabarmendu da zalegoaren artean. Ezinegon horretan, gutxinaka aktore parte-hartzaileen zerrenda argitzen ari dira Warner Bros konpainia estatubatuarratik, baina oraindik askorik finkatu gabe. Aktore berri horien pertsonaiak ezta filmean duten garrantzia ez da kaleratu, eta ezjakintasunean murgildu dute sagaren laugarren titulua. Izatez, ez da ezer ofizialik 'Matrix 4' filmaren mamiari buruz, eta badirudi horrela izango dela estreinaldia iritsi arte. Nolanahi ere, izen berri bat ofizial egin da Warner Brosen eskutik: Christina Ricci. Zale askok haren 'Miercoles Addams' pertsonaiagatik ezagutuko dute, Barry Sonnenfeldek 1991an eta 1993an burututako filmetatik.
Collider hedabideak kaleratu du albistea, baina berria Warner Bros konpainiarengandik dator zuzenean, aktorearen izena filmaren azken prentsa oharrean agertzen delako. Speed Racer filmaren ondoren, aktorearen eta zuzendariaren arteko berrelkartze bat da eta, Riccik, Keanu Reeves, Carrie Ann-Moss, Jada Pinkett-Smith, Lambert Wilson eta Daniel Bernhardt aktoreekin bat egingo du. Gainera, orain dela gutxi aktoreen zerrendara gehitu diren Yahya Abdul-Mateen II, Jessica Henwick, Neil Patrick Harris, Priyanka Chopra eta Jonathan Groff aktoreekin batera ere ariko da. Era berean, estrenaldira arte izen gehiago ager daitezke, giro misteriotsua nagusitu baita kate estatubatuarratik. Filma, horrela, 2021eko abenduaren 22an estreinatuko da HBO Max eta zinema aretoetan aldi berean.
Wachowski ahizpek sobera ezagutzen duten antzezlea da Ricci, eta dirudienez haren agerpena zuzendariaren plan berezi baten baitan dago. Dena den, paper mamitsua izan dezakeen heinean, agerpen anekdotikoa ere izan dezake. Hori dela eta, zaleek oraindik ez dakite ea pilula gorria edo urdina hartu behar duten informazio batzuk edo besteak sinesteko.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.