Borrar
Bisitariak, Chillida Lekun. Efe
Chillida Lekuk 4.600 bisitari baino gehiago izan ditu aurreko astean ateak ireki zituenetik

Chillida Lekuk 4.600 bisitari baino gehiago izan ditu aurreko astean ateak ireki zituenetik

Guztira, 18.800 sarrera saldu dira, lehiatilan zein aurretiaz Interneten

Unai Sarriugarte

Miércoles, 24 de abril 2019, 20:54

Chillida Leku museoak 4.679 bisitari izan ditu berriro ireki denetik astebete igaro denean. Guztira, 18.800 sarrera saldu dira, lehiatilan zein aurretiaz Interneten, museoko arduradunek jakinarazi dutenez.

Modu honetan, Mireia Massagué zentroko zuzendariak nabarmendu duenez, Eduardo Chillida eskultore donostiarrak sorturiko museoa «publikoaren harrera beroa izaten ari da berriro ireki denetik igaro diren lehen egunetan». «Hunkituta gaude, egunotan izan dugun bisitari ugariengatik zein bisitariok erakutsi duten pozagatik, Chillida Lekuk bere sustraiak mantendu dituela egiaztatu dutelako», esan du.

Gainera, adierazi du bisita gidatuak izan direla «publikoak gehien balioetsi duen alderdietako bat». Ildo horretan, 780 lagunek parte hartu dute euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskainitako bisita gidatuetan, plaza guztiak betez.

Eduardo Txillida Donostian jaio zen 1924. urtean. Gaur egun, Jorge Oteiza bizkaitarrarekin batera Euskal Herriko eskultore ospetsuenetarikoa dugu. Txillidaren lanak dira: Donostiako La Concha hondartzan kokatuta dagoen «Haizearen orrazia» eta Gipuzkoako Kutxaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen logotipoak.

XX. mendean mundu mailan oso famatua egin zen Eduardo Txillida eta mundu osoko erakusketa askotan parte hartu zuen, Veneziako 1958. urteko Bienalean esaterako. Bestalde, Txillida sari ugari jasotakoa da: Kandinski saria, Rembrandt saria, Wilhem Lehmbruck saria, Asturiasko Printze saria, Alemaniako Kaiserring saria edota Japoniako Inperial saria.

Gaur egun bere maisulan asko munduko hiri eta museo ospetsunenetan daude ikusgai. Gainera, San Fernandoko Arte Ederren Akademiaren kidea, Amerikako Arte eta Zientziaren akademiaren kidea eta Londresko Royal Academy of Arts-eko kide ohoretsua izan zen.

Bere lanek material ezberdinen izaerarekin jokatzea izan dute helburu. Altzairua, alabastroa, hormigoia eta terrakota erabili zituen gehienbat. Halaber, eskultore donostiarraren ospea Brancusi edo Giacomettiren tamainako maisuekin parekatua izan da.

Txillida Lekuk 2002. urtean zabaldu zituen ateak. Museo hau Eduardo Txiillida-Pilar Belzunce Fundazioak abiatutako egitasmoaren ondorio izan zen. Zoritxarrez 2010. urtean Euskal Autonomia Ekidegoan eragindako krisi ekonomikoak museoaren itxiera ekarri zuen.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Chillida Lekuk 4.600 bisitari baino gehiago izan ditu aurreko astean ateak ireki zituenetik