Munduko kirol ikuskizun handiena da. NFL-ko finala, Superbowl-a alegia. Urtero bezala, otsaileko lehenengo igandean ospatuko da. Europan, partidua hasten denean astelehen gaua. 2020 honetan Miamin. Dolphins-en etxean: Hard Rock Stadium-ean. Floridako taldeak, ordea, festan ez du parterik hartuko. Kansas City Chiefs eta San Francisco 49ers lehiatuko dira. Patrick Mahomes buruzagi duen taldea, Jimmy Garoppolok zuzentzen dituen kaliforniarren aurka.
Publicidad
Seguruenik, nortzuk diren pentsatzen ari zara. Normala da. Futbol amerikarra gure artean ezaguna dela esaterik ez dago. Baina gero eta jarraitzaile gehiago ditu ikuzgarri bezain erritmo gabeko jolas liluragarri hau.
Superbowl-a, dena den, kirola baino gehiago da. Nazioarteko gaia. Mundua geratzen duen ekintza horietako bat. Planetako edozein lekutan telebistari esker ikusgarri den zerbait. Eta, horregatik, urteko iragarki garestienak ematen dira atsedenaldian eta abeslari famatuenak bertan lan egin nahi dute.
Aurten, adibidez, Demi Lovato ahotsa jarriko dio hasieran jotzen den Ameriketako Estatu Batuetako himnoari eta JLo eta Shakira partida erdiko etenaldian abestuko dute. Futbolera bueltatuz, espektakulua ziurra da. Egun ikus daitekeen partidurik interesgarrienaren aurrean gaude, behar bada.
Alde batetik, Chiefs-ak. Sekulako defentsa ona eta erasoan Mahomes eta Travis Kelce. Lehenengoa burua eta garai bateko eredua ezarri dezakeen besoa dauka. Bigarrenak hankak (tximista bezain azkarra da) eta ia edozein gauza arrapatzeko gai diren eskuak ditu. Bi hauen konexioan zimendatu du denboraldia Kansas-eko eskarmentu handiko entrenatzaile den Andy Reid.
Publicidad
Mende erdia bota dute Missourikoek Superbowl-etik kanpo. Lehenengoa jokatu, eta galdu zuten, 1970an eta orain arte itxaron behar izan dute bere jabea zen Lamar Hunt-ek ideiatutako finalera itzultzeko. Hunt-ek ez zuen jokoa asmatu, baina bai izena. Bera izan zen Superbowl hitza proposatu zuen lehena.
Final hau beste edozein finaletik ezberdindu nahi zuen. Futbol amerikarrean Bowl esaten zaio partidu bakarreko txapelketei, estadioek duten formagatik. Eta Huntek, bere semearen Super Ball deituriko jostailu bat eskuetan zuela, finala Superbowl deitu behar zutela argi ikusi zuen.
Publicidad
Beste aldetik, 49ers famatuak ditugu. Joe Montana quarterback-ak fenomeno globala bihurtu zituen. Azken orduko pase miresgarriekin lau Superbowl irabazi zituen Pensylvania-n jaiotako 'The Comeback kid' ezizenarekin ezaguna den kirolari ohiak. Ezizen hori partiduei buelta emateko zuen gaitasunagatik jarri zioten.
Egun, Montana-ren lekuan Garoppolo dago. Bi aldiz txapeldun izana da jada Illinois-eko mariskala. Tom Brady-ren ordezko moduan heldu zen NFL-era, unibertsitatetik New England Patriots-ak draftean hautatuta. Boston-en ez zuen gehiegi jokatzen eta Kaliforniara mugi zen duen kalitatea erakusteko. Ikaragarri ona da, egia esan.
Publicidad
Bere alboan, edo gainetik, Kyle Shanahan. Modako gizona NFL-en. 49Ers-en entrenatzaileak deabru puzka da erasoko jokaldiak diseinatzeko orduan. Eta bere aginduetatik, iaz lau partidu aurrera atera zuen talde batek finaleraino bidea aurkitzeko fedea aurkitu du.
Partida igandean, hobeto ezanda asteleheneko 0.30 etan hasiko da. Galduko duzu?
Aizu, Montana mitoak Kansas-en bukatu zuen bere karrera. Zeinekin joango da finalean? Nik argi daukat. Go Chiefs! Shavon Shields baskoniarraren aitak taldean 13 urte jokatu zituelako eta Montana eta 49ers-en gogorapenak ez zikintzearren.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.