Borrar
zinea.eus
Cerdanya Film Festival jaialdian euskal oihartzuna

Cerdanya Film Festival jaialdian euskal oihartzuna

Amaia Merinok eta Ander Iriartek zuzendutako 'Indarkeriaren oi(h)artzunak' (2024) eta Ekain Irigoienek zuzendutako 'Europa' (2024) lanak saritu dituzte

Zurekin

Miércoles, 28 de agosto 2024

Nazioarteko, baina batez ere, Espainiar Estatuko zinemarik onena erakusteko asmoz, Gironako Puigcerdá herrian egin ohi duten Cerdanya Film Festival zinemaldian 160 lan erakutsi dituzte abuztuaren 1etik 11ra bitartean. Tartean, dozena erdi bat proiektu euskal herritar. Bada, hauen artean, aipatzekoa jasotako arrakasta. Bada, palmaresean ere nabaria izan da euskal ekoizpenen arrastoa. Goazen zer eman duen ikustera…

Batetik, Argazki Onenaren saria eskuratu du jaialdiz jaialdi sariak pilatzen ari den 'Europa' (Ekain Irigoien) animaziozko laburrak. Lubna, 10 urtekoa, Parisera iritsi da gerratik ihesi. Han baleak ikus ditzake Eiffel dorrearen gainetik hegan, gurasoak haren ondora iristeko nahia adierazten duen bitartean.

Bestetik, jaialdiko film luzeen egitarauaren parte izan den 'Indarkeriaren oi(h)artzunak' (Amaia Merino eta Ander Iriarte) dokumentalak eskuratu du Memoria Historikoaren Dokumental Onenaren saria. Tamara Muruetagoienaren historia eta istorioa du ardatz, haurra zela ETAk familia bahitu, eta ondoren, Espainiako Estatuak medikua zuen aita torturapean nola hil zuen kontatzen duena. Aurrez, besteak beste, Giza Eskubideen 21. Zinemaldian ikus-entzuleek banaturiko saria eta Amnesty Internationalen aipamen berezia jaso ditu.

Cerdanyako Nazioarteko Zinemaldiak ibilbide luzea, prestigioa eta aintzatespena ditu ikus-entzunezkoen sektorean, bai nazio mailan, bai nazioartean. Programak fikzio, animazio eta dokumental generoetako film labur eta luzeak biltzen ditu, Katalunia osoko zabalenetako eta osatuenetako bat izanik. Pirinioetako eta mugapeko erreferentziazko erakusketa gara, sortzen ari den talentuaren eta zinematografia berrien mugaz gaindiko topagunea.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Cerdanya Film Festival jaialdian euskal oihartzuna