Borrar
CEBEKek eta IMQ enpresak lankidetza hitzarmena berriztatu dute

CEBEKek eta IMQ enpresak lankidetza hitzarmena berriztatu dute

CEBEK osatzen duten 5.000 enpresak eta 60 elkarteek euren familientzat erabat onuragarriak diren aseguruak eskuratu ahal izango dituzte

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 16 de septiembre 2019, 21:32

CEBEKek eta IMQ enpresak lankidetza hitzarmena berriztatu dute. Hitzarmena pasa den ostiralean, irailak 13, adostu zuten bi aldeek CEBEK elkarteak Bilbon duen egoitzan. Bertan Francisco Javier Azpiazu Bizkaiko patronaleko idazkari nagusiak eta Javier Aguirregabiria IMQko zuzendariondoko nagusiak esku hartu zuten.

Bi aldeek 2015. urtean abiarazi zuten akordio hauxe. Honen bitartez, Igualatorio Medico Quirugikok osasun laguntza, ospitaleratzea eta osasun aseguruak eskainiko dizkie Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa osatzen duten konpainiako langile ezberdinei.

Hori dela bide, CEBEK osatzen duten 5.000 enpresak eta 60 elkarteek euren familientzat erabat onuragarriak diren aseguruak eskuratu ahal izango dituzte. Gainera, IMQk enpresa txiki eta ertainei bideratutako polizak izenpetzeko aukera emango dio CEBEK elkarteari.

Prestamendu hauexek osasun estaldura osoa bermatzen diete onuradunei: lehen mailako medikuntzan, larrialdi eta anbulantzia zerbitzuetan eta osasun eta kirurgia espezialitate guztietan, besteak beste.

IMQk 84 urte daramatza Euskadin osasun arloko aseguratzaile pribatuetan konpainia aitzindaria izaten. Taldeak 355.000 pertsonari eta mila enpresa baino gehiagori osasun estaldura eskaintzen die Euskadin. Era berean, 135.000 langileri eta 4.900 enpresari laguntza eskaintzen die IMQ Prevencion enpresaren bitartez. IMQ 1.752 profesionalez osatuta dago eta osasun sare hau 11 zentro ezberdinek osatzen dute.

Bestalde, Bizkaiko Enpresarien Konfederazioa (CEBEK) irabazi asmorik gabe sortutako lurraldeko enpresa-erakundea da, borondatezko kideak dituena eta federazioek, elkarteek eta enpresek osatzen dutena. Elkarte honen helburua gizartearen aurrean eta elkartea osatzen dutenengan eragina duten erakunde publiko eta pribatuen aurrean euren elkartekideen interesak ordezkatzea eta babestea da, betiere enpresen lehiakortasuna hobetzea bilatuz. Enpresa, elkarte eta federazio kopuruari dagokionez, Euskadiko enpresa elkarte nagusia da CEBEK.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo CEBEKek eta IMQ enpresak lankidetza hitzarmena berriztatu dute