Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 14 de diciembre 2021, 12:14
CEAR-Euskadi Errefuxiatuen Laguntzarako Euskadiko Batzordeak 25. urteurrena ospatzeko elkartasun ekitaldia egingo du ostegun honetan, abenduaren 16an, Bilboko Campos Eliseos antzokian, 'Errefuxiatuena, a zer pagotxa' izenburupean elkartasun galan. Ekitaldia 19.00etan hasiko da eta sarrera 15 euroan erosi beharko da teatrocampos.com/espectaculo/migraaantes-25-aniversario-cear-teatro/ web orrian, CEAR-Euskadi jakinarazi duenez.
Gorka Otxoa aktoreak aurkeztuko du galan, eta 'Migraaantes' antzezlanaren moldaketa ikusi ahalko dute bertaratzen direnek. Pabellón 6 Gazte konpainiak interpretatu eta Barlovento Teatrok ekoitzi dute obra, eta Afrika Bibang abeslari getxoztarraren musika ere izango da. «Hitzordua hunkigarria izango da, eta sorpresa gehiago ere izango dira», adierazi dute erakundetik.
1980ko hamarkadan eta 1990ekoaren hasieran, Errumaniako, Balkanetako, Ruandako, Angolako, Liberiako eta hainbat lekutako gatazka eta gerren testuinguruan, pertsona askok bakean bizitzeko leku seguru baten bila alde egin behar izan zuten. Egoera horri erantzuteko, ikasle talde bat mobilizatzen hasi zen Javier Galparsororen eskutik, Euskadin asiloa eskatzen zutenak artatzeko.
Testuinguru horretan, CEAR-Euskadi 1996ko maiatzaren 10ean jaio zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) nazioarteko babesa eskatzen zuten pertsonen beharrei erantzuteko. Ordutik, erakundeak 90 bat herrialdetako 40.000 pertsona baino gehiago lagundu ditu. Gainera, 25 urteotan, Euskadiko asilo eskaeretan erregistratu diren guztien herena bideratu ditu erakundearen talde juridikoak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.