Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Jueves, 24 de junio 2021, 20:43
Carolina Luzon ilustratzaile eta idazleak 'Haurdunaldi game' liburua plazaratu berri du. Egilea urte batzuk daramatza Italian bizitzen. Hori dela medio, bideokonferentzia bitartez aurkeztu zuen lana astelehenean, ekainaren 21ean, Jorge Gimenez Bech Alberdaniako editorearekin batera. Argitaletxeak liburuaren euskarazko nahiz gaztelaniazko bertsioak kaleratu ditu.
Joko honek orotara bederatzi maila aurkezten ditu, baita, amaierako beste bat ere. Aurrera egin ahala, zailtasun maila gero eta handiagoa izango da. Idazleak bideo-joko baten jarraibideen itxura eman dio lan ilustratuari. Luzonen ustetan, horren forma du haurdunaldiak. Izan ere, rol-joko berezi batean bezala, ama izan nahi dutenek bere beldurrak maneiatzen jakin beharko dute, bizitza arriskatu eta baita maitasun-harremana kolokan jartzeko aukera izan ere.
Jorge Gimenezek aurkezpenean adierazi zuenez, pasa den urtean izan zuten obra hau irakurtzeko aukera, argitaletxeak 'Argibide liburua (Nola funtzionatzen du 0-6 urteko haur batek)' plazaratu zuenean. Lan honek, aldiz, ama izan nahi duten eta izatekotan daudenak hartzen ditu aintzat, horiei zuzenean hitz eginez, umorea eta ironia uztartuz, hain zuzen ere.
1972an Bartzelonan jaioa, Arte Ederretan doktorea da Sevillako Unibertsitatean baita Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatua ere Granadako Unibertsitatean. 1993. urtetik erakusketa indibidualak eta kolektiboak atondu ditu Espainia, Italia, Frantzia eta Estatu Batuetan barrena. Bere artista ibilbide oparoan margolaritza eta marrazkilaritza sari ugari irabazu ditu, Gregorio Prieto lehen saria, Tomelloso Hiria lehen saria eta Probintzia lehen saria, tarteko. Luzonek gaur egun Florentzian lan egiten du marrazketa-irakasle gisa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Así es el ciclo diario de la melatonina, la hormona que te ayuda a dormir
Yolanda Veiga e Isabel Toledo
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.