Zurekin
Jueves, 31 de diciembre 2020, 13:50
Itsasmuseum Bilboko itsas museoaren 'Carolaren Arima' proiektuak fase berri bati ekingo dio 2021 urte berriarekin batera, eta argia eta soinua uztartuko dituen ikuskizun dinamiko bat eskainiko du urtarrilaren 1etik, ostiralero eta larunbatero, 20.00etan, egitasmoaren arduradunek nabarmendu dutenaren arabera.
Publicidad
BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak finantzatu dute Itsasmuseumen 'Carolaren Arima' proiektua, eta Bizkaiko ondare eta memoria industrialari balioa ematea du helburu. Irailaren 22an aurkeztu zen argi eta soinu instalazio iraunkorra da, eta asteburuetan, gauero, garabia modu estatikoan argiztatzen du.
Hala ere, 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, argia eta soinua uztartuko dituen ikuskizun dinamiko bat jarriko du martxan, ostiralero eta larunbatero, 20.00etan. Elektrart diziplina anitzeko taldeak eta Itsasmuseumeko kideek egin dute lan ekimenean.
Bilboko itsas museoko arduradunek azaldu dutenez, gainera, 12 minutuko iraupena duen arte eta soinu piezak «entzumenaren bitartez bidaia bat» eskaintzen du. «Kontakizun historiko bat da, Carola garabiaren eta hura kokatzen den dikeen historian zehar», adierazi dute.
Itsasoaren soinuarekin hasi eta amaitzen den lanak material eta erreminta ezberdinetako soinuak birsortzen ditu, hala nola zurarena, zerrena, lixena, garlopena eta soldadurarena, batzuk Itsasmuseumeko dikeetan zuzenean grabatuak, hain zuzen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.