Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Paul Picado
Miércoles, 11 de diciembre 2019, 00:46
María Goiricelayak zuzendutako eta Carmen Ruiz Corral protagonista duen 'Katmandú' obra ikusgai izango da ostegunean Gasteizko Jesus Ibañez de Matauco antzokian. Emanaldia 20:30ean hasiko da eta gutxi gorabehera ordubeteko iraupena izango du. Porpol Teatro konpainia arduratu da obraren prestaketaz. Sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke, 8,40 eta 15,90 euro artean.
Obra honetan, emakume bat agertzen da, Carmen Ruíz Corral alegia. Bakarrik bizi da, gaixorik dago eta ia ezin da etxetik irten. Baina ebakuntza egingo diote, eta doktoreak esan dionez, guztiz osatuta geratuko da. Arratsalde batean, dena den, kutxa batzuen edukia ikusten ari dela, bere txikitako eta gaztaroko oroitzapenak gogora ekarriz, bere semearen desagertzeak eragiten duen ziurgabetasuna ere etortzen zaio burura, dagoeneko duela hiru hilabete desagertu delako.
Baina nor da Carmen Ruiz Corral? Aktoreak lanak idazten eta zuzentzen eman du ia bere jarduera osoa, baina oraingoan interpretaziora bueltatu da, bakarrizketa honekin. Hainbat lan egin ditu Porpol Teatro konpainiarekin, eta zuzendari gisa, 'Esperando a Godot' lana nabarmentzen da, Arcipreste de Hita saria irabazi zuena. Antzezle gisa, berriz, «Alas de mariposa' (Urrezko Maskorra irabazi zuena Donostiako Zinemaldian). 'Toda Reina de Navarra', 'El debut de Leire', 'Quiero una mamá' eta 'Militosis' filmak.
María Goiricelaya zuzendariari dagokionez, ekoizlea, dramagilea, antzerki-ikertzailea eta pedagogoa ere bada. 'Katmandú' lanaz gain, Unai Izquierdoren 'Ocaña' obra ere zuzendu zuen Arriaga Antzokian, eta Bilbao 700 fundaziorako zenbait proiektutan ere parte hartu du. Bestalde, zuzendari-laguntzaile gisa lan egin du Ramon Barearekin 'Buñuel' filmean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.