Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Hiru gizonezko, Carmen Mola ezizenaren atzean

Hiru gizonezko, Carmen Mola ezizenaren atzean

Planeta sariak berriro erakutsi digu egiletza uste baino kontu labainkorragoa dela

Viernes, 5 de noviembre 2021

Carmen Molarena bezalako kasuek erakusten digute egiletza uste baino kontu labainkorragoa dela. Gehienok jakingo duzuenez, Carmen Mola ezizena duen norbaitek genero beltzeko hiru eleberri argitaratu ditu epe laburrean, zein baino zein arrakastatsuago. Inork ez zekien zein zen ezizenaren atzean zegoen benetako egilea. Bada, Planeta sariak jakinarazi digu emakumezko ezizen horren atzean hiru gizonezko daudela. Ez da garai hauetako kasu bakarra. Ezaguna da, halaber, Elena Ferrante idazle italiarrarena, 'Bi adiskide' saga ospetsuaren egilearena, 'Adiskide paregabea' eleberriarekin hasten dena (eta Igelak 2015ean argitara emana, Fernando Reyk itzulita). Nobelaren berezko arrakastari, hartan oinarritutako telesailarena gehitu behar zaio, HBOk ekoitzia. Ferranteren kasuan, oraindik ez da bere benetako izena jakitera eman, baina hainbat hipotesi dabiltza han-hemenka.

Jakina, ez da ezizen batek edo egiletzak arazoak sortzen dituen lehen aldia. 'Gela bat norberarentzat' lanean Virginia Woolfek zioen historian zehar emakume askok ezkutatu dutela beren benetako nortasuna ezizen baten azpian edo 'anonimo' deituraren pean. Badira kasu ezagun batzuk: Bröntetarrak, Amatine Aurore Dupin, Karen Blixen, Mary Anne Evans, Cecilia Böhl de Faber… Doris Lessingek, adibidez, Jane Sommers ezizenarekin aurkeztu zizkien bi nobela bere ohiko editoreei, eta hauek atzera bota zituzten. Haietako bati buruz zera esan zioten: «Liburu ona da, baina erabat bideraezina ikuspegi komertzialetik». Lessingen arabera, eleberriak izen berri batekin argitaratuta ikustearen helburua zen euren lanak baztertuak ikusten zituzten idazle gazteak animatzea. «Batzuetan -esan zuen Lessingek-, gaitzespen horrek ez du zerikusirik liburuaren kalitatearekin, ezta egilearen talentuarekin ere; mekanismo automatiko bati erantzuten dio. Izen ezagunik ez dutenez, inork ez die kasurik egiten». Barojak bere memorietan aitortzen duenez, liburuak editoreei bidaltzen hasi zenean, orrialde batzuk besteekin itsasten zituen. Horrela, eskuizkribua itzultzen ziotenean, benetan irakurri ote zuten egiazta zezakeen.

Egunotan jakitera eman den beste kasu deigarri bat Sergi Puertas idazlearena da. Puertasek bazituen zenbait liburu argitaratuta, arrakasta gutxirekin baina. 'Estabulario' izenburuko ipuin-bilduma bidali zien hainbat editoreri, baina ez zuen erantzunik jaso. Erdi suminduta erdi harrituta, zerbait egitea bururatu zitzaion. Ipuin-bilduma bera bidaltzen jarraitu zuen, baina egilea 25 urteko neska bat zela esanez. Horretarako, neska horren profila sortu zuen sare sozialetan, argazki eta guzti, eta elikatzen joan zen pixkanaka. Bildumaren tonua iluna, punk estilokoa eta errukigabea zenez, horrek editoreen arreta erakarri zuen: 25 urteko neska bat horrelako gauzak idazten? Handik gutxira iritsi ziren baiezkoak erreskadan. Puertasek liburua argitaletxe jakin batekin kaleratzea erabaki zuen, eta, azkenean, aitortu egin zion editoreari ipuinen atzean zegoen egilea ia 50 urteko gizonezko bat zela. Editoreak gaizki hartu zuen lehen kolpean, eta bertan behera utzi zuen egitasmoa. Hala ere, hobeto pentsatu eta berriro jo zuen Puertasen atea. Azkenean, amaiera zoriontsua izan zuen istorioak, eta idazleak bere benetako izenarekin kaleratu ahal izan zuen liburua. Puertasek berak bere metodoa errepikatzeko aholkatu die porrotaren garratza dastatu duten egile adindunei, arreta gehiago jasoko dutelakoan.

Oso bestelakoa dugu, aitzitik, Yasmina Khadraren kasua. Hitz egin nuen hemen hartaz. Khadraren atzean dagoen idazlearen benetako izena Mohammed Moulessehoul da. Bere benetako izenarekin sei liburu kaleratu ostean, emakume baten izengoitiaren pean ezkutatzea erabaki zuen bere lehen liburuetako autozentsura gainditzeko (baita kanpotik zetorrena ere) eta bere garaiko Algeriaren errealitatean askatasun handiagoz murgildu ahal izateko. Jakina, ez da Carmen Mola edo Puertasen kasua. Batzuetan, Lessingek gogorarazten digun bezala, egiletzaren arazoaren atzean arrazoi komertzialak baino ez daude.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Hiru gizonezko, Carmen Mola ezizenaren atzean