El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero

Tim Burtonek 63 urte bete ditu: bere inguruan dena dakizulakoan?

Txikitan auzokoak izutzen zituen, Disneyko bekaduna izan zen… Ospatu bere urteurrena bere sekretuak ezagutuz

NAHIKARI CAYADO

Viernes, 27 de agosto 2021, 10:58

Ziur inoiz ikusi duzula Tim Burton handiaren film bat. Edo musikal bat, edo agian Batmanen bertsioak. Ezinezkoa da Tim Burton eta mundu irrealetik ateratako bere pertsonaiak ez ezagutzea. Aste honetan ospakizunetan dago zinemagile xelebrea, izan ere, asteazken honetan, abuztuaren 25ean, 63 urte bete ditu. Guk ere urteurrena ospatu nahi dugu, eta horretarako bere inguruko hainbat bitxikeria kontatuko dizkizuegu.

Publicidad

Zuzendaria 1958ko abuztuaren 25ean jaio zen Kalifornian, Estatu Batuetan. Burbanken hazi zen, Valhalla hilerritik oso gertu. Txikitan Tim Burtonek fantasiazko zinema eta munstroekin egindako filmak maite zituen. Auzotarrek gizartean egokitzen ez zen ume bakarti bat bezala deskribatzen zuten. Eta Burtonek, trukean, txantxa astun samarrak egin omen zizkien. Behin, aizkora batez egindako hilketa baten itxurak egin zituen, bizilagunak ikaratzeko, eta haietako batek poliziari deitu zion. Horien seme-alabak ere izutzen zituen lurra inbadituko zuten estralurtarrei buruzko istorioekin.

Espero bezala, Tim Burtonek txikitatik garatu zituen zinemarako gaitasunak. Bere lehen film laburra, 'The Island of Doctor Agor', 13 urterekin egin zuen, bere lagunekin batera.

Disneyko bekaduna izan zen. Bada, 'Tod eta Toby'ren animatzaile gisa kontratatu zuten. Hala ere, Burton okerreko lekuan zegoela konturatu zen. Disneyko animatzaile bezala lan egin zuen urtean, depresioak jota sentitzen zen eta «tortura» bezala hartu omen zuen.

Zuzendariak inoiz ezer adierazi ez duen arren, Helena Bonham Carterrek bere bikotekide ohiak behin baino gehiagotan adierazi du zinemagileak Asperger-en sindromea daukala. Eta jasaten dituen obsesioen eta manien fede eman du. Esan bezala, Burton ume isolatua izan zen txikitatik eta bere trebetasun sozialak ez omen dira oso onak. Asperger sindromearen ezaugarriak dira horiek, jenioen sindromea bezala ere ezagutzen dena.

Johnny Deppekin duen harremana Hollywoodeko ezagunenetakoa eta errentagarrienetakoa da. Baina profesionaltasunetik haratago doa, eta biak lagun handiak dira bizitza errealean. Izan ere, Depp zuzendariaren seme baten aitabitxia da, Billy Ray Burtonena, alegia.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad