Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Roberto Enriquez eta Maria Adanez obraren protagonistak dira. E. C.
Bullying-aren nondik norakoak erakusten dituen lana izango da ikusgai Campos Antzokian

Bullying-aren nondik norakoak erakusten dituen lana izango da ikusgai Campos Antzokian

Maria Adanez eta Roberto Enriquez protagonista dituen 'My Little Pony' antzerkia taularatuko dute asteburu honetan

izaskun moyano

Domingo, 4 de febrero 2018, 22:58

Egun gizartean oso puri-purian dagoen arazoa da bullying-arena. Antzina batean ez bezala, orain kasuak argitara ematen dira, ondorio oso latzak ekiditeko asmoz. Izan ere, askotan eskolan jasaten dute umeek bullying-a. Gainontzeko kideek inolako arrazoi zentzudunik gabe iraindu, jo edota beste hainbat eratara erasotzen dituzte. Kasu hauek guztiak erakusteko hainbat izan dira egindako proiektuak. Horietako bat da 'My Little Pony', asteburu honetan Campos Antzokian ikusgai izango den lana.

Bertan hamar urteko mutikoaren istorioa kontatzen da. Kurtso erdian, eskola sartzea debekatu egingo diote. Maria Adanez eta Roberto Enriquezek umearen gurasoek papera hartuko dute. Hauek, egun batean, eskolako zuzendariaren deia jasoko dute, beraien semearen inguruko egoera kontatzeko. Izan ere, kurtsoa hasi zenetik gainontzeko kideek iraindu eta hartaz barre egiten dute. Motiboa? 'My Little Pony' marrazki bizidunetako motxila koloretsua. Zuzendariaren ustez, zorroa da arazo guztiaren oinarria. Hori dela eta, egoerarekin bukatzeko xedez, umea zentrotik kaleratzea erabakiko du.

Obra honen helburua, gero eta haur gehiagok pairatzen duten errealitate mingarria ezagutzera ematea da. Horrez gain, txikien gurasoek, haiek babesteko asmoz, bizi beharreko infernua ere erakutsiko du antzezlanak. Benetan zuzenak izango ote dira egoeraren aurrean hartzen diren erabakiak? Gizartean maiz ikusten den arazo larri baten inguruan ikusleen artean galderak formulatzea da Paco Bezerra zuzendariaren asmo nagusia.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, eta deskontu bereziak eskura daitezke. Antzokiaren lagun direnak %25 deskontua izango dute; adin txikikoek eta 65 urtetik gorakoek ordea, %20koa. Eta 10 lagunetik gorako taldeek ere, %15 gutxiago ordaindu beharko dituzte sarrerok. Hauek txarteldegian bertan, zein webgunean bidez eros daitezke.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bullying-aren nondik norakoak erakusten dituen lana izango da ikusgai Campos Antzokian