Borrar
Urgente Muere un narcotraficante tras chocar su narcolancha con una embarcación de la Guardia Civil en Tarifa
Bulego, talde gipuzkoarra. E. C.
Bulego edo Neoma Euroviosionera?

Bulego edo Neoma Euroviosionera?

TVE-k gaur jakinaraziko du zein talde lehiatuko diren Bernidorm Festen, eta bi euskal talde daude aukeratuen artean

zurekin

Martes, 25 de octubre 2022, 21:55

Gaur bertan, gauean, jakinaraziko dute zein taldek ariko diren aurtengo Benidorm Festen, TVE-k aurreratu duenez. Aukera hori izango duten artisten zerrenda berezi hori emateko, saio berezi bat egongo da, 'Benidorm Fest: Los elegidos' izenekoa, hamar minutuko tartean (22.05etik aurrera), eta hamasei hautatuak jakinaraziko dituzte.

Antza, Bulego eta Neoma euskal taldeak egon daitezke aukeratuen artean, beste hainbat artista ezagunen artean. Izan ere, zaleen zerrenda bat egin dute eta, ofiziala ez den arren, bat ote datoz eurofanak eta Benidorm Festako antolakuntzakoak? Auskalo.

Iaz bezala, Benidorm Fest jaialdia irabazten duen artistak espainiar Estatua ordezkatuko du 2023ko Eurovision jaialdian. Benidormen lehiatuko direnen izenak oraindik ezezagunak diren arren, eurovision-spain.com webgunean gustuko artisten aldeko botoa emateko aukera egon da. Bozkatuenak kontuan izanda, barne epaimahai batek hamabi artistako aurreaukeraketa bat egin du.

Eta, esan bezala, zerrenda horretan Neoma eta Bulego aurkitzen dira. Lehenak 'Ilargi berriak' lanarekin eta, Bulego, 'Bagoaz' abestiarekin. Zerrendako beste batzuk Maria Jose Llergo, Ana Mena, Guitarricadelafuente, La Casa Azul, Maria Pelae, Lola Indigo, Megara, Julieta, Ptazeta eta Hydn dira. Are gehiago, euskal taldeek zein postu eskuratu duten ere badakigu. Horrela, Bulegok zortzigarren postua eskuratu du eta Neomak zerrenda ixten du, hamabigarren postua. Itxaron egin beharko epaimahaiak zer erabakitzen duen. Gero eta gutxiago falta da euskal taldeen 'etorkizuna' nolako izango den jakiteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bulego edo Neoma Euroviosionera?