Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Hurbil dugunok beti maite izan dugu Gaztelugatxe. Inguru ezin ederragoan egon arren, ez da besterik gabeko zokondo bat gehiago. Gainerako guztia borobiltzen du, nolabait. Aparteko indarra dario, irudimena gainezka jartzerainokoa. Urrunetik ikusten deneko txundidura ez da gerturatzerakoan pitin bat ere apaltzen. Eskilarek merezi duen nonbaitera eramango dutela ziur da bisitaria, eta ikusminak aise gailentzen du nekea. Hala da gainera, Donieneko baselizaren ingurua emozioa gorenera bultzatzeko bestekoa delako. Hangoa da tenplarioen edo Drake pirataren itzala, laino artekoari dagokion misterioz jositakoa.
Euskadiren onerako oihartzuna inoizko handiena da kanpoan, eta asko dira euren begi eta urratsak berton pausatu dituztenak. Modan dago, turista kopuruak adierazten duenez. Bestelakoetarako ere lehen mailakoa dela nabarmen utzi du, esaterako, 'Game of Thrones' telebistako sail ezin ospetsuagoaren azken denboraldiko zati garrantzitsuak berton errodatu izanak. Horrela ezagutu dute askok Gaztelugatxe, bat-batean maitemintzeraino.
Eta hortik etorri dira berri onak. Izan ere, Europako Film Batzorde Sareak kontinente mailan azken hamarkadako hamaika filmaleku onenen artean aukeratu du Gaztelugatxe. Goi mailako saria da, jakina. Aldunditik esan dutenez, lehian egote horrek ikus-entzunezko ekoizpenetarako Bilbo-Bizkaia nazioarte mailan erreferentziazko toki gisa aintzat hartua dela erakusten du.
Jendearen astelehenera arteko bozek erabakiko dute irabazlea, eta azaroaren 7an jasoko du dagokion aitortza. Zerrenda horretan egotea berez da arrakasta, ostean datorrena datorrela. Euskadi hainbat mailatan da lehiakorra oso aspalditik, aski ezagun diren horietan eta gero eta bestelako gehiagotan. Baita paisaiari eta naturari lotutakoetan ere; zer esanik ez sukaldaritzari, kulturari edo-ta ekintzailetzari dagozkienetan, besteak beste.
Ikus-entzunezkoen industria ia ahalguztiduna ez da horien artekoa izan orain arte, baina aukera berriak zabaltzen ditu Gaztelugatxeren lorpen honek. Orain, badago efektu hori sendotzerik eta biderkatzerik. Badago Euskadi beste behin denen aho-begietan jartzerik. Bozka mordoa pilatuta saria bertora ekartzea abiapuntu ezin hobea litzateke horretarako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.