Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Hilabete honetan Amerikako Estatu Batuek emakume bat aukeratu dute herrialdeko presidenteorde izateko. Kamala Harris izango da AEBetako bigarren eserleku boteretsuenean eseriko dena, eta, Hillary Clintonen esanetan, hori aurrerapausu galanta da berdintasunerako bidean. «Boterean emakume gehiago behar dira belaunaldi berriak inspiratzeko», esan zuen Clintonek Reykjavikeko Foro Globalean.
Haren ustez, behin boterean, emakumeek «munduko emakume guztien partez hitz egingo dute, bereziki emakume pobre, marjinatuen partez, haien ahotsa entzun dadin». Clintonek Islandian ospatzen den foru honen hirugarren edizioan parte hartu du. Bertan munduko 800 presidente, presidenteorde, diputatu eta enpresa zuzendari ere egon ziren, guztiak emakumeak, egunero berdintasunaren alde borrokatzen dutenak. ONU Emakumeak elkartearen zuzendariak, Phumzile Mlambok, eta Islandiako lehendakariak, Katrín Jakobsdóttirek ere hitzaldi bat eman zuten.
Clintonek, 2016an Estatu Batuetako lehen emakume presidentea izaten saiatu izandakoak, «sexismoa salatzen jarraitu behar» dugula esan zuen. «Argi hitz egin dezagun, elkartean dauden aurreiritziek emakumeak geldiarazten dituzte. Tradizionalki sinesten ditugun ikuspuntu horiek emakumeak kargu publikoak betetzeko gizonak bezain onak edo argiak ez direla sentiarazten ditu». Lan hori egiteko prestatuta ez daudela, alegia. «Munduak aurrerapausu bat eman behar du berdintasunaren eta elkarte bidezkoago baten alde», esan zuen Clintonek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.