Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 31 de julio 2020, 19:42
Bilboko Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Azkuna Zentroak musika esperimentala ardatz duen zikloa jarri dute martxan. Musika Loturak izeneko zikloa abuztua eta iraila bitartean eskainiko da asteazkenero. Egitasmoak musikaren alor esperimentalean sakontzea bilatuko du, doako musika emanaldi ezberdinen bitartez.
Antolatzaileek nabarmendu dutenez, Bilboko Orkestra Sinfonikoaren ohiko taldeaz gain, elkarte horretako hari-talde bat, perkusioko beste bat, metalezko haize-boskotea, egurrezko haize-boskotea eta ganbera-orkestra ibiliko dira esku hartzen. Hori dela medio, doinu anitzak eta hainbat estilotarikoak nahastuko dituzte, goi mailako zuzendarien gidaritzapean egongo direnak.
Abuztuaren 6an ospatuko da lehendabiziko kontzertua, eta, aipatu bezala, asteazkenero egongo dira emanaldiak. Behar bezalako segurtasun distantziak bermatzeko asmoz eta entzuleei hitzorduaz gozatzeko aukera gehiago ematea bilatuz, egun bakoitzeko kontzertua bi bider eskainiko dute, 18:30ean eta 20:00etan, hain zuzen ere. Lehenengo asteazkeneko kontzertuan, Erik Nielsen zuzendariaren esanetara, Mozart, Fujikura eta Rossiniren piezak interpretatuko dituzte Bilboko Orkestra Sinfonikoko musikariek.
Hurrengo hitzorduetan ere Erik Nielsen izango dute zuzendari gisa. Gehienbat antzinako konpositore esanguratsuenen piezak joko dituzte, baina, gaur egungoen doinu eta konposatzaile ezberdinentzat ere tarte bat egongo da. Era berean, bakarlari ospetsuak gonbidatuko dituzte kontzertuetara.
Koronabirusak eragindako ezohiko egoeraren harira, segurtasun neurri bereziak izango dituzte emanaldiak. Hortaz, kontzertuen edukiera normalean baino murritzagoa izango da. Kontzertuak Bilboko Azkuna Zentroaren atarian egingo dira eta bertaratzen direnek ezinbesteko izango dute maskara jantzita bertaratzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.