UNAI SARRIUGARTE
Martes, 20 de octubre 2020, 20:22
Boli Kostan elefanterik gabe geratzen hasiak dira. Afrikako herrialde honek animalia espezie hori ageri ohi zen 25 zonalde babestu ditu. Baina, nazioarteko ikerketa batek aditzera eman duenez, soilik lautan antzeman dira elefanteak. PLOS ONE aldizkari zientifikoan duela egun batzuk argitaratutako azterketa batek eman ditu ezagutzera datuak.
Publicidad
Era berean, elefanteak 25 esparruetako lautan soilik aurkitzeaz gain, horietan elefante dentsitatea zeharo baxua da. Herrialde honetako Gobernuak ez du animalia horiek babesteko edonolako politikarik aurrera eraman. Hori dela medio, aipatutako gune babestuetako eremuen erdia inguru laborantza lurrak egiteko itxuraldatu dira. Hala, itxuraldaketa horrek erlazio estua aurkezten du elefante askoren heriotzarekin.
Ikerketak nabarmentzen duenez, oraindik geratzen diren elefanteen biziraupena lortzeko, Boli Kostako Gobernuak kontserbazio politika zorrotzak jarri beharko lituzke martxan. Horrez gain, basozainek eremu horietan ikuskaritza lanak jorratzea ezinbestekoa da.
Azterketa Boli Kostako Felix Houphouet-Boigny Unibertsitateko Sery Gonedele Bi ikertzaileak gidatu du. Bertan ikerlariek gizakien eta elefanteen arteko erregistro ezberdinak aztertu dituzte, baita 2011 eta 2017. urteen artean herrialdean egindako inkestak.
1990. hamarkadaren hasieran herrialdean barrena 360 elefante baino gutxiago geratzen ziren. Azken hamar urteotan, ordea, ez da egun bizirik geratzen diren elefanteen kopurua zehazten duen edonolako azterketa zehatzik egin, ez baitute inongo protokolo egokirik jarraitzen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.