Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 18 de enero 2021, 18:02
Boisen (AEB) ospatzen den euskal diasporaren Jaialdi egitasmoa 2022. urtera atzeratu dute. Hala, bost urterik behin ospatzen den festibala bi urte atzeratu behar izan dute koronabirusaren pandemiaren harira. Izan ere, egun arte ospatutako azken edizioa 2015. urtean gauzatu zen. Dena den, jaialdiak ez dio datorren edizioen programari eragingo, datorren urtekoaren ondoren, 2025. urtean hurrengoa ospatuko baita.
Koronabirusak azken asteotan izan duen eboluzio kaltegarriaren ondorioz, jaialdiaren antolatzaileek datorren urtera igarotzea erabaki dute, aurtengo udan pandemiaren eragina lazgarria izan daitekelakoan edonolako ezbeharrik ez gertatzea saihesteko asmoz. Hortaz, hitzorduaren data berriak eman dituzte ezagutzera. 2022ko edizioa uztailaren 26tik 31ra bitartean ospatuko da.
Euskal diasporaren ospakizunik handiena da Boiseko Jaialdia, Argentinan ospatzen diren euskal jaiekin batera. Bost urterik behin Idahoko hiriburura Estatu Batuetako puntu ezberdinetatik nahiz Euskal Herri eta nazioarteko euskaldun ugari bertaratzen dira, agintariak, kulturgileak eta norbanakoak, tarteko. Egun arte bertan zenbatu den bisitarien kopurua 35.000 euskaldunen inguruan ibili ohi da. Jaialdia irabazi asmorik gabeko norbanako boluntarioek eramaten dute aurrera.
Boiseko euskal komunitatea Estatu Batuetako nahiz nazioarteko handienetakoa da, bertan 15.000 pertsona inguruk baitute euskal jatorria, hiriaren populazioaren % 8 inguru, hain zuzen ere.
Nahiz eta jaialdi bakana izateko asmatua izan, Cecil Andrus gobernadoreak Boiseko euskal komunitateari beste bat eskatu zion 1990. urtean Estatuaren 100. urteurrena ospatzeko. Hortaz, harrezkero bost urterik behin ospatzen dute egitasmoa, euskal kultura nahiz kirolak mahaigaineratzea bilatuz.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.