Nahikari Cayado
Martes, 23 de junio 2020, 17:07
Momentu honetan Europako tiro txapelduna den Bobana Velickovic, 30 urteko neska gazte eta osasuntsua, hil da. Zoritxarrez, bere lehenengo semearen erditzean izandako zailtasunek heriotza eragin zioten pasa den igandean, Serbiako tiroko elkarteak iragarri zuenez. Hogei egunez izan zen bere bizia mantentzearen aldeko borrokan, baina azkeneko zazpi egunak konorterik gabe pasa zituen. Zoritxarrez, ezin izan zuen bizira ekarri zuen haurtxoaren aurpegia ezagutu. Bestalde baina, jaioberria oso osasuntsu dago.
Publicidad
Serbiako tiratzaileak hamar urte baino gehiago zeramatzan bertako talde nazionalaren kide izaten. Pasa den otsailaren 27an igo zen podium batera azkenengoz, Breslavian, Polonian. Europako urrezko domina jasotzeko igo zen, airezko pistolen arteko hamar metrotako jaurtierako disziplinan. Hirutan jaso izan du aitorpen hori Velickovicek. Baina, horretaz gain, Poloniako hiri horretan beste behin ere eraman zuen Serbia irabazleen postura, taldekako disziplina ere irabazi baitzuen.
Velickovic Bor izeneko hirian jaio zen 1990eko urtarrilaren 25ean. Oso gaztetatik ekin zion tiroaren munduari, bederatzi urte zituelarik, hain zuzen. Hasiera batean, bera bizi zen hiriko taldeko kidea izan zen, Bor 030 Club izenekoa. Hortik gutxira baina, nazioarteko txapelketetan parte hartzeari ekin zion, eta 2007an, Europako brontze domina jaso zuen junior disziplinan.
Ezagutzen zutenek diotenez, txikitatik nabaritu izan zitzaion kirol modalitate horrekiko zeukan potentzial handia. 2010ean errepresentatu zuen Serbiar Estatua lehenengoz Europako Txapelketan. Irabazlea izan zen. Emaitza bera 2012an errepikatu egin zuen. Londresen eta Rio de Janeiron ospatutako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen ere Velickovicek. Horretaz guztiaz gain, gainera, bost aldiz irabazi zuen Europako Txapelketa taldekako kategorian. Guztira, bost urrezko domina, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat eskuratu izan zituen Europan eginiko hainbat txapelketetan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.