Borrar
Bobana Velickovic txapelketa baten ostean.
Bobana Velickovic, Europako tiro txapelduna, zendu da erditzearen ondorioz

Bobana Velickovic, Europako tiro txapelduna, zendu da erditzearen ondorioz

Serbiar gaztea pasa den otsailean igo zen azkenengoz podium batera, Europako urrezko domina jasotzeko

Nahikari Cayado

Martes, 23 de junio 2020, 17:07

Momentu honetan Europako tiro txapelduna den Bobana Velickovic, 30 urteko neska gazte eta osasuntsua, hil da. Zoritxarrez, bere lehenengo semearen erditzean izandako zailtasunek heriotza eragin zioten pasa den igandean, Serbiako tiroko elkarteak iragarri zuenez. Hogei egunez izan zen bere bizia mantentzearen aldeko borrokan, baina azkeneko zazpi egunak konorterik gabe pasa zituen. Zoritxarrez, ezin izan zuen bizira ekarri zuen haurtxoaren aurpegia ezagutu. Bestalde baina, jaioberria oso osasuntsu dago.

Serbiako tiratzaileak hamar urte baino gehiago zeramatzan bertako talde nazionalaren kide izaten. Pasa den otsailaren 27an igo zen podium batera azkenengoz, Breslavian, Polonian. Europako urrezko domina jasotzeko igo zen, airezko pistolen arteko hamar metrotako jaurtierako disziplinan. Hirutan jaso izan du aitorpen hori Velickovicek. Baina, horretaz gain, Poloniako hiri horretan beste behin ere eraman zuen Serbia irabazleen postura, taldekako disziplina ere irabazi baitzuen.

Velickovic Bor izeneko hirian jaio zen 1990eko urtarrilaren 25ean. Oso gaztetatik ekin zion tiroaren munduari, bederatzi urte zituelarik, hain zuzen. Hasiera batean, bera bizi zen hiriko taldeko kidea izan zen, Bor 030 Club izenekoa. Hortik gutxira baina, nazioarteko txapelketetan parte hartzeari ekin zion, eta 2007an, Europako brontze domina jaso zuen junior disziplinan.

Ezagutzen zutenek diotenez, txikitatik nabaritu izan zitzaion kirol modalitate horrekiko zeukan potentzial handia. 2010ean errepresentatu zuen Serbiar Estatua lehenengoz Europako Txapelketan. Irabazlea izan zen. Emaitza bera 2012an errepikatu egin zuen. Londresen eta Rio de Janeiron ospatutako Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen ere Velickovicek. Horretaz guztiaz gain, gainera, bost aldiz irabazi zuen Europako Txapelketa taldekako kategorian. Guztira, bost urrezko domina, zilarrezko bat eta brontzezko beste bat eskuratu izan zituen Europan eginiko hainbat txapelketetan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bobana Velickovic, Europako tiro txapelduna, zendu da erditzearen ondorioz