Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas pone en alerta a Erandio
Jose Mari Korta, beira birziklatzeko kanpaina berrian. E. C.
BLANDENGUE MAN

BLANDENGUE MAN

ADARRAREN PUNTAN ·

Lunes, 13 de enero 2020, 23:35

Buru askoren barruan omen zegoen, baina El Fary izan zen, nola ez, 'El hombre blandengue' delako teoria hitzez hitz adierazi zuena: «Gorroto dut gizon biguna; erosketa-poltsekin edota haur-kotxe bati bultzaka doana. Gainera, emakumeak oso pikaroak dira eta gizon makala alboan dutela ohartzean, errefusatzen dute...»

Antzinako telesaio batean utzi zigun harribitxi hori eta harrezkero, behin eta berriz erabili da 'maskulinotasun berrien' inguruko emanaldi askotan.

Fary, ezbairik ez, kolokan –baina bizirik– dagoen pentsaera baten bozeramalea izan zen. Fary-mundu horretan emakumea etxerako jaioa da eta gizonezkoa kanpoan lan egiteko. Dirua non, boterea han. Sosak erabakitzen du zein den jabe eta zein morroi. Fary-mundu zaharrean gizonezkoek gogorrak, indartsuak eta oso arrak izan behar dute. Andreek, aldiz, isilak, atseginak eta ederrak. Rolak jaiotzarekin banatzen dira eta betirako irauten dute. Mundu horretan mutikoak 'txapeldunak' dira eta neskatilak 'printzesak'. 'Anbizio handiko' gizon bat txalogarria da, baina 'anbizio handiko' emakumea ez da batere fidagarria.

Ironiaz baliatuz, Iñigo Muguruza musikariak bere «biguntasuna» aldarrikatzen zuen elkarrizketa batean, «ni naiz Faryk gorroto duen gizon hori, ni naiz gizon blandengue hori». Radio Euskadiko 'Boulevard' magazinean, astean behin, 'gizon blandengueak' egoera ezberdinetan zer jokabide izan behar duen aztertzen dute.

Beste horrenbeste ikurrekin batera 'maskulinotasuna' ere krisian omen dago. Gure norabidea argitu nahian edo, Bizkaiko Foru Aldundiak berriki «Tipo apartak nahi ditugu» lelopean kanpaina bat jarri du martxan, «errespetatzen, baloratzen eta babesten duten gizonak direlako, partekatzen eta aintzatesten dutenak eta, aldi berean, kontrolatzen ez dutenak, umiliatzen, iraintzen, erasotzen eta hiltzen ez dutenak». Gaztelaniazko bertsioan «Queremos tíos buenos» da leloa. Harrigarria gertatzen zen, zenbait egunkaritan, egun berean, orrialdea pasa eta beste iragarki bat ikustea, Ecovidrio erakundeak sinatutakoa. Bertan Jose Luis Kortak, uniforme militarrez jantzita, bortizki eta mehatxuka birziklatzea agintzen zigun, ohiko maskulinotasun zaharkituaz baliatuz.

Baina... zein da benetan gizon 'blandenguea'? Erosketak eta beste hainbat etxeko-lan egiteko gai dena? Bere seme-alaben heziketan parte hartu nahi duena? Emakumeekin betebeharrak eta eskubideak partekatu nahi dituena?. Erraz negar egiteko gai dena, Pablo Iglesias-en antzera?

Badakit 'blandengue' izendapen hori umorezko zentzuaz erabiltzen dela, baina ez dut uste egokia denik. Munduko Fary guztiak -arrak eta emeak- barkatuko didazue, nire uste makalean bigunak beste batzuk dira: ez garbitzeagatik txerrikorta batean bizitzea nahiago dutenak; euren seme-alaben heziketa 'andreen zera' dela pentsatzen dutenak -askotan ikaratuta daudelako-; alargunak geratzen direnean bikote baten bila larri joan behar dutenak, etxean ezer egiteko kapaz ez direlako; emakume bat jotzeko gai dutenak, egundoko 'ausardia' erakutsiz...

Gizon 'blandengueak', tipo apartak, 'tíos buenos', maskulinotasun berriak...

Ez dakit nik azken finean helburua ez ote den askoz gauza sinpleago bat. Ez al dira 'pertsona zuzenak' bilatzen ditugunak?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo BLANDENGUE MAN