Behin baino gehiagotan kotxean entzundako musikari buruz hitz egin dizuet txoko honetan. Bertan abestiak jartzea, eta batez ere abestea, izugarri maite dut. Lagunarteko momentu horiek bikainak dira. Bost axola disko bat edo irratia jartzen dugun. Izan ere, garrantzitsuena ez da entzuten dena, baizik eta partekatzen dena.

Publicidad

Duela sei urte erabili nuen Blablacar zerbitzua lehenengo aldiz. Cadizen nengoen, Barbaten, hain zuzen ere. Musika jaialdi batean nengoen, nola ez. Cabo de Plataren lehenengo edizioa izan zen. Bilbora bueltatzeko lau autobus hartu beharrean, ezezagunekin kotxea partekatzea erabaki nuen. Hasiera batean, beldurra sentitu nuen. Ordu gehiegi ziren eta ez nekien nire bidaiakideak atseginak izango ziren. Zorionez, hala izan zen eta, gainera, guztioi gustatzen zitzaigun musika topatu zuten.

Handik aurrera oso esperientzia onak izan ditut Blablacar erabiltzen. Oso txarrak ere. Eta horiek guztiek entzundako musika edo irratirarekin daukate erlazioa. Nire lehenengo 'abentura' Lisboan hasi zen. Madrilera joan ginen bertan autobus bat hartzeko helburuarekin. Esan genezake gidaria ez zela jatorra izan. Bidean gauza surrealista batzuk gertatu ziren, horietako bat, musikarekin erlaxionatuta. Genero guztiak errespetatu behar dira. Flamenkoa ez da heavy-a baino hobea eta musika klasikoa ezin dugu pop melodiekin konparatu. Baina, aitortu dezagun, hardcore musika ez da guztiontzat. Ez da musika «erraza» eta normalean gidariek 'baimena' eskatzen dute 'play' botoia sakatu baino lehen. «Musika entzun nahi duzue?». Arazorik gabe nahi zuena jartzeko erantzungo genion, hezieragatik, badakizue. Baina ez zuen ezer esan eta nire laguna lo geratu zenean, «pun, pun, pun» basea zeukan abesti sorta jarri zuen. Kanta batean arma bat tiroka entzun nuela gogoratzen dut. Oso dibertigarria izan zen nire lagunaren aurpegia ikustea esnatu zenean. Begiekin «zer demontre gertatu da hemen?» esan zidan. Neska gajoa!

Aste honetan bertan beste bidaia surrealista izan dut. Kasu honetan, irratiarekin zerikusia zuen. Tolerantzian master bat atera nuen. Gidariak, tamalez, ez. Programa homofobo, matxista eta transfoboa jarri zuen. Noizean behin, astakeria handiekin, barrez hasten zen gainera. Lotsagabe hutsa. Eta ni hor, eserita, isilik, haserre, bidaia amaitzeko irrikan. Ahora irekiz gero, egoera deserosoagoa bilakatuko zela pentsatu nuen eta banekien nire argudioei ez ziela inolako jaramonik egingo. Tristea da, baina oso zaila da bidegabekeriei aurre egitea bakarrik gaudenean. Batez ere, ezezagun batekin.

Hori bai, pertsona interesgarriak ezagutu ditut ere honelako ibilbideetan. Gehienak. Baina hurrengo bidaian «musika entzun nahi?» galdetzen badidate, birritan pentsatuko dut nire erantzuna...

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad