Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Viernes, 9 de febrero 2024, 17:24
Josu Martinezek orain dela denbora gutxi estreinatu zuen 'Bizkarsoro' pelikula. Momentuz, euskal zinema aretoetan izan dugu filma ikusteko aukera. Baina asteburu honetan, beste jauzi garrantzitsu bat egingo du. Izan ere, Euskal Herriko mugak zeharkatu eta Gastibeltza Filmak ekoiztetxetik jakinarazi dutenez, Bretainia eskualdeko Saint-Brieuc hiriko Club 6 aretoan izango da ikusgai: larunbatean (18.00), igandean (15.00etan) eta astelehenean (20.30ean). Filma jatorrizko bertsioan emango dute, hau da, euskaraz, baina frantsesezko azpitituluekin.
Esan bezala, 'Bizkarsoro' pelikulak orain dela gutxi ikusi zuen argia, eta zer kontatzen da bertan? 1914tik 1982ra bitartean gertatzen diren bost istoriok osatzen dute filma. Hain zuzen ere, ahozko lekukotzetan eta idatzitako testuetan oinarrituta, XX. mendeari errepaso soziopolitiko, ekonomiko, kultural eta linguistikoa eman dio Martinezek, euskara jomugan duen oldarraldia aspalditik datorren auzia dela erakutsiz. Horrela, Euskal Herriko edozein herri izan daiteke Bizkarsoro, eta bertako biztanleak, era berean, euskaraz bizitzeagatik jazarriak izan diren euskaldun guztiak dira.
Gogoan izan pelikula honek Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen (UEMA) bultzada ere izan duela. Modu horretan, 'Bizkarsoro' eta UEMAko kide diren herri guztietan eskaintzeko baldintza bereziak adostu zituzten. Horrela, herri askotan ikusgai izango dugu filma eta pelikula ikusteaz gain, solasaldiak ere antolatzen dira. Are gehiago, emanaldiak ikastetxeetara ere zabaltzea aurreikusi dute.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.