
Paul Picado
Jueves, 15 de octubre 2020, 21:03
Larunbat honetan Bizkaiko I. Pentatloi Txapelketa izango dugu Getxon, Algortako Bihotz Alai plazan, hain zuzen ere. Txapelketa 12.00etan hasiko da eta parte-hartzaileak Beñat Amade (Getxo), Unai Ardeo (Getxo), Mikel Agirre (Ondarroa), Ousmane Drame (Barakaldo), Jon Gisasola 'Zelai V' (Mallabia), Ioritz Gisasola 'Zelai IV' (Mallabia) eta Daniel España (Segovia) izango dira.
Publicidad
Pentatloian, izenak berak dioen moduan, bost kirol egiten dira, baina kasu honetan, herri kirol proba konbinatua da. Larunbatean, egin beharko duten lana hauxe da: 15 jasoaldi 100 kg-ko bola batekin; 400 kiloko harria arrakastaka eramanez, bi untza osatzea (untza bakoitza 28 metrokoa da); aizkoraz 45 ontzako lau enbor ebakitzea; 50 kg-ko txingak eramanez 6 untze burutzea, eta 1,5 km-ko ibilbidea korrika egitea.
Getxon antolatzen den lehen pentatloia da, baina pentatloiak historia zaharragoa du. Izan ere, 1980. hamarkadan Euskal Pentatloi Saria antolatzen hasi ziren. Hainbat urtetan antolatu zuten baina zenbait urtetan antolatu gabe egon ondoren, 2018an berriro ekin zioten. Hasiera batean bost herri kirol proba desberdin egiten ziren txapelketaren arabera, baina 1990. urtean egindako txapelketan betiko finkatu zituzten egin beharreko bost ariketak.
Horrela, bost probak honakoak ziren: 25 aldiz 100 kiloko bola jasotzea; giza proban (harri astun bat denbora mugatu batean ahalik eta distantzia luzeenean garraiatzea) bi plaza osatzea, 400 kiloko harri batekin; kanalerdiko hiru enbor moztea; 50 kiloko txingak eramanez sei plaza osatzea eta 3 kilometroko korrika saioa egitea.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.