UNAI SARRIUGARTE
Lunes, 22 de julio 2019, 21:32
Bizkaiko Foru Aldundiak Santimamiñeko kobetan aurkitutako materialen erakusketak eta tailerrak antolatu ditu. Pasa den asteburuan eta hurrengorako antolatu izan dituzte ekintzok. Santimamiñeko kobak publikoari gerturatzea izango du xede egitasmoak. Jarduera batzuetan parte-hartzeko izena ematea nahitaezkoa izango da.
Publicidad
Pasa den larunbatean, uztailak 20, EHUko arkeologoa den Maite Garciak silexa lantzeko erakusketa bat burutu zuen. Ekimen honetara bertaratutako bisitariek silexezko tresnak egiteko Historiaurreko teknikak ikasteko aukera izan zuten. Tailer honen ondoren, 21.30etan, 'La cueva de los sueños olvidados' filma proiektatu zuten.
Bestalde, datorren larunbatean, uztailak 27, Santimamiñe eta Bilboko Arkeologia Museoa bisitatzeko parada egongo da. San Nikolas plazan ospatuko duten topagunean, Juan Carlos Lopez Quintana arkeologoak hartuko du esku. Bertatik abiatuta antolakuntzak prestatuko duen autobusak jarduera honetan izen eman duten pertsonak Santimamiñeko multzo arkeologikora eramango ditu. Jarduera honek 9 euroko prezioa izango du.
Bisita gidatua amaitu ondoren txangoko parte-hartzaileek Arkeologia Museoaren ibilbide komentatu batez gozatzeko abagunea izango dute. Bertan Santimamiñen aurkitu izan dituzten materialik adierazgarrienak ikusi ahalko dira. Plazak mugatuak dira eta hortaz derrigorrezkoa da aurretiaz izen ematea.
Igandean, berriz, Santimamiñen II. Arte Tailerra ospatuko dute. Lantegian historiaurreko teknika artistiko guztiak birpasatuko dira land art bezalako korronte egunerokoagoetara heldu arte. Tailer hau 7 urtetik eta 12 urtera bitarteko umeentzat joango da bideratuta eta 11.30eko eta 13.00etako txandetan jorratuko da. Derrigorrezkoa izango da aurrez erreserba egitea, nahiz eta tailerrak doakoak izan.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.