Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Leire Larrazabal
Miércoles, 3 de mayo 2023, 12:06
Urdulizen eta Durangon abiatuko da Udabarria Bertsotan Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea. Ostegun honetan bertan izango da hitzordua, 18.30ean, Urdulizen kultur etxean, eta Durangon Plateruena Kultur Aterpean. Saioetako sarrerak hemen eskura daitezke. Eta sarrerarik geratuko balitz, saioak ospatuko diren egunean bertan txarteldegia zabalduko dute, 18.00etan. Sarrerak 3 euro balio du, Bertsozale Elkarteko bazkideek 2 euroan izango dute eskuragai, eta 18 urtetik beherakoek ez dute ordaindu beharrik izango.
Urdulizen oholtzara igoko dira Aissa Intxausti (Lekeitio), Beñat Bilbao (Gernika), Igor Galarza (Abadiño), Illart Gumuzio (Igorre), Jone Larrinaga (Mungia) eta Maider Altuna (Arrigorriaga). Gai-jartzaile lanetan Beñat Vidal ariko da, eta Ander Txakartegi, Graxi Arregi eta Jurgi Fuentes izango dira epaimahaian.
Durangon, berriz, Araitz Katarain (Mallabia), Arkaitz Zipitria (Arrigorriaga), Bikain Urkiri (Ondarroa), Imanol Arrutia (Zalla), Peru Irastortza (Getxo) eta Unai Mendiburu (Algorta) izango dira protagonista nagusiak. Hemen, gai-jartzailea Itxaro Juaristi izango da, eta Beñat Romero, Garazi Mendoza eta Miriam Juaristi epaimahaikideak.
Fase honetan zortzi saio jokatuko dira guztira, lau egunetan. Horrela, Urduliz eta Durangoko saioen ondoren, maiatzaren 11n, Diman eta Muxikan izango da hitzordua. Ondoren, 18an, Alustin eta Sopelan. Azkenik, 25ean, Busturian eta Zallan.
Hementxe dugu Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren lehenengo pausuak. Udazkenean izango da, urrian hasi eta abendura bitartean, baina aurretik, txapelketara sailkatzeko fasea ospatuko da maiatzean, Udabarria Bertsotan bezala ezagutzen duguna. Has dadila bertso zaparrada!
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.