Borrar
Udabarria Bertsotaneko taldeetako ordezkariak. Bertsozale.eus
Bizkaiko Bertsolari Txapelketak maiatzean emango ditu lehen pausuak

Bizkaiko Bertsolari Txapelketak maiatzean emango ditu lehen pausuak

Sailkatzeko fase honetan, 48 bertsolarik eman dute izena, Bizkaiko eskualde guztietako partaideak egongo direlarik

Leire Larrazabal

Jueves, 23 de marzo 2023, 17:49

Bizkaiko Bertsolari Txapelketa motorrak berotzen hasi da. Udazkenean izango da, urrian hasi eta abendura bitartean, baina aurretik, txapelketara sailkatzeko fasea ospatuko da maiatzean, Udabarria Bertsotan bezala ezagutzen delarik.

Horrela, sailkatzeko fase honetan, 48 bertsolarik eman dute izena eta, aipagarria da, Bizkaiko eskualde guztietako partaideak egongo direla. Kopurua kontuan hartuta, zortzi saio egingo dira, sei bertsolarikoak. Maiatzeko lau ostegunetan izango dira saioak, egun bakoitzean saio bi, bakoitza herri desberdinean izango delarik.

Horrela, bertsolariak multzo bitan banandu dira: A multzoa eta B multzoa. Multzo bakoitzeko lau saio jokatuko dira, eta puntuazioaren arabera sailkatuko dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketara. Multzoko hamahiru bertsolarik egingo dute aurrera gutxienez, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako izen ematearen arabera. Gainera, udazkeneko fasean sartuko dira zuzenean 2021ean finalaurrekoetan eta finalean kantatu zuten bertsolariak.

Talde antolatzailea udazkenetik ari da saioen prestaketekin lanean eta, urte hasieratik, gai-jartzaile eta epaileek ere beharrean dihardute. Sarrerak apirilean jarriko dira salgai atari honetan. Saioak udalerri hauetan ospatuko dira: Urduliz, Durango, Dima, Muxika, Aulesti, Sopela, Busturia eta Zallan. Beraz, mundu guztia dago gonbidatuta baina udalerri horietako auzokideentzako plana ere galanta izango da. Bertsozaleentzako hitzordu garrantzitsuak eta interesgarriak bertso onak entzuteko. Udaberria indartsu dator, udazkena are potenteagoa izan dadin.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizkaiko Bertsolari Txapelketak maiatzean emango ditu lehen pausuak