unai sarriugarte
Martes, 28 de mayo 2019, 21:50
Bizkaiko Batzar Nagusiak Gernikako arbolaren kimu bat oparitu dio Suediako Gotemburgo hiriari. Jose Antonio Agirre lehendakari ohia eta berea familia jaso izanagatik eta hiri honetako portutik abiatuta Ameriketara irtetea errazteagatik eskerrak emateko oparitu diote zuhaitza suediar hiriari. Izan ere, Agirrek eta bere senitartekoek naziengandik ihes egitea lortu zuten.
Publicidad
Landaketa ekitaldia pasa den igandean, maiatzak 26, izan zen hiriko Jonsered lorategian. Bertan Gotemburgoko abesbatza batek eta Bilboko Garaizarko «Matsorriak» gizonezko abestaldeak ekitaldia girotu zuten. Miren Zubietak zuzentzen duen koruak euskal folkloreko kantuak, bilbainadak, erlijio musika eta nazioarteko konpositoreen piezak batzen ditu bere errepertorioan.
Aipatu dugunez «Matsorriak» abesbatzak girotu zuen ekitaldia, Suedian egiten ari den kontzertu biraren barruan. 32 urte bete dituen koruak musika emanaldiak eskainiko ditu Stockholmen eta Upsalan.
Gernikako Arbolaren kimua landatzeko ekitaldian, Partille-Gotemburgoko udalerriko Pia Sundh eta Eva Carlsson agiantariekin batera, euskal folkloreko abestiak abesten dituen Bilboko abestaldeak hartu zuen parte. Ekintzan hainbat izan ziren «Matsorriak» abestu zituen kantak: Raimundo Sarriegiren «Festara» eta «Illunabarra», Pedro Retanaren «Ai hori begi», eta Jose Maria Iparragirreren «Adio Euskal Herriari» besteak beste.
Xabier Agirre, abesbatzaren koru-kidea eta Lehendakariaren iloba denak, Agirrek erbestean bizi izan zituen gorabeherak azaldu zituen. Ekitaldia 15:00etan hasi zen, Ingmar Söhrman Gotemburgoko Unibertsitateko irakasleak Picassok margotu zuen«Guernica» artelan ezagunaren eta Gernikako Arbolak bakearen sinbolo moduan daukan garrantziaren inguruan eskaini zuen hitzaldiarekin.
Ondoren, Iñigo Urkullu Lehendakariak bidalitako mezua eta Ana Otaduik, Bizkaiko Batzar Nagusietako presidenteak helarazitako kimuaren benekotasunaren ziurtagiria irakurri ziren. Ekitaldia 17:00etan bukatu zen, haritz historikoaren kimu bat Suediako lurretan landatu ostean, hain zuzen ere, «Gernikako Arbola» kanta abestuz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.