egk.eus

Bizkaiko astialdi taldeen mapa berria eratu nahi dute

Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak Bizkaiko astialdi taldeen argazkia berritu nahi du eta galdetegi erraz bat betetzea aholkatzen du

Leire Larrazabal

Sábado, 21 de octubre 2023, 23:07

Bizkaiko aisialdiko talde bateko kidea zara? Jarraitu irakurtzen. Izan ere, Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK), Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, lurraldeko astialdi taldeen argazkia berritu nahi du, hau da, mapa berri bat eratu nahi du. EGKren arabera, Bizkaian «nabarmena» da astialdi taldeen presentzia eta eragina; izan ere, «ibilbide luzeko sareak eta taldeak daude eta haien udalerri eta komunitateetan burututako lana sendoa da», azpimarratzen dute.

Publicidad

Beraz, mapa horretan parte hartu nahi duzu? Bertan apuntatzea oso erraza da, soilik galdetegi hau betetu baino ez duzu egin behar. Ez kezkatu, oinarrizko datu batzuk baino ez dituzte eskatzen eta: taldearen izena, jarduerak garatzen diren udalerria eta auzoa eta kontakturako helbide bat (hau ez da argitaratuko, mapa sortzerakoan sor daitezkeen zalantzak argitzeko besterik ez da). Hori bai, ez loak hartu, izan ere, mapa betetzeko epea azaroaren 20an bukatuko da.

Zalantzak dituzula edo informazio gehiago behar duzula? Telefono hauetara dei dezakezu: 94 443 61 43 edo 747 442 774 (Aitor). Bestela, astialdi@egk.eus emailera idatz dezakezu.

EGK-k funtsezkotzat jotzen du ikusaraztea zein ahalegin egiten diren aisialdian haur eta nerabeekin batera prozesu hezitzaileak sortzeko, komunitatearen garapenerako, hezkidetzarako edota euskara eta euskal kultura sustatzeko, besteak beste. Izan ere, «astialdian ekimen asko eta oso anitzak ematen dira aurrera eta ikusgarritasuna zein aitortza izatea beharrezkoa ikusten da, batez ere kontuan hartuta astialdiko mugimendu gehiena boluntarioen eskuetan dagoela», EGKren arabera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad