UNAI SARRIUGARTE
Martes, 21 de junio 2022, 13:55
Bizkaidatz Txikiak egitasmoaren aurtengo edizioak baditu irabazleak. Edizio honetan Bizkaiko bost udalerritako ikastetxeetako 75 gaztek parte-hartu dute. Ekimen honek ume eta gazteen artean irakurtzeko zaletasuna eta idazteko sormena sustatzea du erronkatzat.
Publicidad
Lehiaketako parte-hartzaileek jarraipena idatzi behar izan diete euskal idazle ezagunek hasitako istorioei. Euskarazko modalitatean Idoia Barrondoren 'Abrakadabra' izan da amaitu beharreko kontakizuna. Gaztelaniazko bertsioan, aldiz, Andoni Abenójarren 'El parque Mowg' bukatu behar izan dute.
Ikasketak Bilbon, Santurtzin, Igorren, Ondarroan edo Lekeition egiten dituzten 75 gaztek hartu dute parte aurtengo edizioan. Epaimahai esanguratsu batek aukeratu ditu irabazleok. Idoia Barrondo Etxebestek, Marta Goikoetxea Nagorek eta Juan Ramon Madariaga Abaituak osatu dute euskarazko epaimahaia. Gaztelaniazkoa, berriz, Andoni Abenójar Martínez de Eulatek, David Tijero Osoriok eta Begoña Elorrieta Puentek osatu dute.
Modalitate bakoitzean launa kategoriatan eman dituzte garaikurrok, adinaren arabera banatu direnak, hain zuzen ere. Ondarroako Zaldupe Eskola Publikoko Jone Urangak, Lekeitioko Iturriotz Ikastetxeko Nadir Barainkak eta Bilboko Begoñazpi Ikastolako Irene Gomezek irabazi dituzte aitortzok euskarazko atalean. Era berean, gaztelaniazkoan, Santurtziko Santa Eulalia Ikastetxea-Patronatuko Gontzal Díazek, Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxeko Sandra Rodriguezek eta Igorreko Arratia Institutuko Joanes Aratz Zabalak.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2015. urtean jarri zuen abian Bizkaidatz Txikia lehiaketa, lurralde historiko honetako ikastetxeekin elkarlanean, ume eta gazteen artean irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko asmoz. Helduentzat egiten den Bizkaidatz Sariketearen parekoa da, baina gazteagoentzat bideratuta.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.