Borrar
Urgente En directo, Bilbao Basket-Lleida
Fotolia
Bizkaidatz literatur lehiaketan parte hartu nahi? Bidali zure idazlana astearte honetatik aurrera

Bizkaidatz literatur lehiaketan parte hartu nahi? Bidali zure idazlana astearte honetatik aurrera

Lehiaketara aurkezten direnek jarraipena eman behar diote idazle batek proposatutako istorio bati, hark ezarritako hasiera, pertsonaiak eta egoerak kontuan hartuz

Zurekin

Lunes, 4 de abril 2022, 23:20

Funtzionatzen duten gauzak hobe da ez aldatzea, eta, horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak hamalaugarren urtez jarraian antolatu du Bizkaidatz literatur lehiaketa, herritarren artean literatur sorkuntza bultzatu eta sustatu nahian. Lorea Bilbao Ibarra Kultura, Euskara eta Kirol diputatuak aurkezpenean gogorarazi duenez, lehiaketara aurkezten direnek jarraipena eman behar diote idazle batek proposatutako istorio bati, hark ezarritako hasiera, pertsonaiak eta egoerak kontuan hartuz. Aurtengo edizioan abiaburutzat hartuko dira lanak honako hauek dira: Gotzone Butronen 'Nire Sarajevo' eta Mikel Alviraren Los 'imperfectos'.

Bilbaok nabarmendu duenaren arabera, «Bizkaidatz lehiaketak herritarren literatur sormena bultzatu nahi du, eta, horrela, Bizkaiko Foru Aldundiak ezarri duen helburua betetzen lagundu: literatura, eta, zehazki, arlo horretako sormen artistikoa bultzatzen laguntzen duten kultur ekimenak sustatzea, gure lurralde historikoan literatur arloa garatu eta sendotzeko».

Zehaztu duenez, idazlanak 12 orrialde izan behar ditu gutxienez, eta 15 izan ditzake gehienez. Astearte honetatik irailaren 9a arte aurkeztu ahal izango dira, herritarren erregistro eta arretarako bulegoan edo postaz (Diputazio kalea 7, 48008, Bilbo). Ganera, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez ere aurkeztu ahal izango dira: www.ebizkaia.eus.

Bi modalitateetan lehen sariak 2.000na euro eta egiaztapen diploma bana ditu, bigarrenak 750na euro eta diploma bana, eta hirugarrenentzat 250na euro eta egiaztagiri bana.

«Bizkaidatz literatur lehiaketa 2008. urtean sortu zen, bizkaitarren literaturaren arloko talentua eta sormena sustatzeko eta zabaltzeko asmoz», eta 14 edizioetan 578 idazlan aurkeztu dira, 28 idazlek aurkeztu dituzten proposamenei jarraipena emateko», gogorarazi du diputatuak.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizkaidatz literatur lehiaketan parte hartu nahi? Bidali zure idazlana astearte honetatik aurrera