El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
IgnaCIO pÉREZ

Bizkaibusek Txorierriko udalerriak lotuko ditu zuzenean aireportuarekin eta parke teknologikoarekin

Urtarrilaren 1etik Loiun, Derion, Zamudion, Sondikan, Lezaman eta Larrabetzun bizi direnek aukera izango dute helmuga horietara heltzeko Bilbora joan behar izan gabe

Zurekin

Lunes, 28 de diciembre 2020, 13:36

Bizkaibusek datorren urtean ekarriko dituen aldaketak planteatzen hasi da, eta hasteko iragarri berri du Loiun, Derion, Zamudion, Sondikan, Lezaman eta Larrabetzun bizi direnek aukera izango dutela Bizkaiko Parke Teknologikora edo Bilboko aireportura Bizkaibusen joateko, urtarrilaren 1etik aurrera, Bilbora joan behar izanik gabe.

Publicidad

Izan ere, Bilbo Erandiorekin, Loiurekin eta Deriorekin lotzen duen Bizkaibuseko egungo A2153 linearen aldaketari esker, Txorierriko udalerriek zuzeneko lotura izango dute Bizkaiko bi helmuga horiekin. Bilbo-Txorierriko Korridorea-Larrabetzu izena izango du linea berriak.

Hala azaldu zuen aurreko asteazkenean Miguel Ángel Gómez Viar Bizkaiko Aldundiko Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria Sustatzeko diputatuak, Bilboko aireportuan egindako ekitaldian. «Horrela, Txorierriko bizilagunen aldarrikapen historiko bati erantzuten diogu. Izan ere, aireportu eta parke teknologikotik oso gertu egon arren, bi helmuga horietako edozeinetara garraio publikoan iristeko, lehenik Bilbora joan behar zuten, eta handik beste autobus bat hartu».

Esther Apraiz Fernández de la Peña Derioko alkatea, Igotz Gaztelu Larrabetzukoa, Igotz Lopez Torre Zamudiokoa, Jon Ander Aurrekoetxea Artetxe Lezamakoa, Josu Andoni Begoña Fernández de Arroiabe Loiukoa eta Xabier Zubiaur Aguirre Sondikakoa ere egon dira ekitaldian, Cristina Echeverria Ochoa Bilboko aireportuko zuzendariarekin eta Vidal Martínez Bartolomé Bizkaiko Aldundiko Garraio zuzendariarekin batera.

Txorierriko udalerrietako herritarren eskaerari erantzuteko, A2153 lineak ibilbidea luzatuko du Deriotik Larrabetzuraino, Zamudio, Sondika, Lezama eta Larrabetzu eta aireportuko eta parke teknologikoko geraleku berriak gehituz. Zehazki, aireportuko geralekua A3247 Bilbo-Aireportua linea geratu ohi den toki berean egongo da, eta teknologia parkekoa, Arteagan, Innobasquen eta 'Itsasontzi' deritzon eraikinean.

Publicidad

Loiuren maiztasuna ere hobetu egin da larunbat eta jaiegunetan Bilborekin dituen loturetan, eta asteko gainerako orduetan bezala geratu da, orduan behin zerbitzua eskainiz, eta ez bi orduan behin, orain bezala.

A2153 linea berria lanegunetan eta larunbatetan orduan behin igaroko da, Bilbotik abiatuta (Elkano, 5), 07:00etatik 22:000etara; jaiegunetan ere maiztasun bera izango du, baina 08.00etatik 22.00etara.

Publicidad

Larrabetzutik itzultzeko ordutegia 06.20tik 21.20ra bitartekoa izango da, orduan behin, lanegunetan eta larunbatetan, eta 07.30etik 21.30era arte jaiegunetan, orduan behin, nahiz eta jaiegunetan zerbitzua ez den parke teknologikotik igarotzen.

Azkenik, egungo A3248 Astrabudua-Erandiogoikoa-Sondika linea desagertu egin da, A2153 linea berriaren eta Erandioko Udalak berak antzeko ibilbideak dituzten hiri zerbitzuen ezarpenaren eraginaren ondorioz.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad