Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Aurtengo ikastaroa Gamiz-Fikako udal frontoian egiten ari dira. Bizkaiko foru aldundia
Bizkaian baso suteak amatatzeko lanetan dabiltzan 175 kide eraginkortasuna hobetzeko egitasmo bat jorratzen dabiltza egunotan

Bizkaian baso suteak amatatzeko lanetan dabiltzan 175 kide eraginkortasuna hobetzeko egitasmo bat jorratzen dabiltza egunotan

Ikastaro horretan parte-hartzen dabiltzanak baso-agenteak, Baso Zerbitzuko teknikariak eta Basalan enpresa publikoko langileak dira

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 4 de diciembre 2020, 20:45

Baso suteak amatatzeko lanetan dabiltzan 175 kide eraginkortasuna hobetzeko egitasmo bat jorratzen dabiltza egunotan. Ikastaro horretan parte-hartzen dabiltzanak baso-agenteak, Baso Zerbitzuko teknikariak eta Basalan enpresa publikoko langileak dira. Aurtengo ikastaroa Gamiz-Fikako udal frontoian egiten ari dira.

Ikastarook urtero gauzatzen dira, eta, sua itzaltzeko lanetan dabiltzan taldeen eraginkortasuna hobetzea du xede, bizkaitarren segurtasunean laguntzen jarraitzeko asmoz. Irakaskuntza dinamika hori Espainiar Estatuan alor horretan dabilen konpainia esanguratsuenetako batek eskaintzen du. Bertan prestakuntza-teknika interaktiboak, talde-lanerako dinamikekin uztartzen dituzte.

Hiru eragile horietako kideek jarraitzen duten prestakuntza espezifikoa derrigorrezkoa da, eta, giza faktoreak eta segurtasuna dituzte ardatz. Era berean, bertan sute ezberdinen bilakaera eta pronostiko anitzak aztertzen dituzte, suak ingurumenean aurrera egitea saihestea bilatuaz, baita horren kalteak ahal diren urrienak izan daitezen ahalbidetzea ere.

Etengabeko prestakuntza hau da Bizkaiko Baso Suteen Prebentzio eta Itzaltze Planaren (Infobi) oinarri eta euskarrietako bat. Suak amatatzeko egiten diren lanak ahal diren segurtasun eta eraginkortasun-baldintza hoberenetan egitea bermatzea, hain zuzen ere.

Aipatu bezala, dinamika honek baso-suteen arriskuak eta horiei kontra egiteko neurriak aplikatzen ditu. Hori dela medio, suteei aurre egiteko hainako operatiboa martxan jartzea du helburu. Horretarako eragile guztien konpromiso eta elkarlana ezinbestekoa da.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizkaian baso suteak amatatzeko lanetan dabiltzan 175 kide eraginkortasuna hobetzeko egitasmo bat jorratzen dabiltza egunotan