

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Amalia Ibargutxi
Domingo, 30 de septiembre 2018, 00:26
Nazioarteko 12 hizkuntza gutxitu defenditzen dituzten 21 lagunek aste bete daramate Garabide Elkarteak antolatu duen hizkuntza biziberritzeko estrategien inguruko jardunaldian parte hartzen. Laugarren aldia da Garabide elkarteak 'Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak' aditu ikastaroa antolatzen duena. Irailaren amaieratik abenduaren 14ra arte iraungo du. Ikastaroko partaideek, euren herrietan hizkuntzaren aldeko aktibismoa egiten dute jada, eta 500 ordutik gorako formazioa jasoko dute hizkuntzak biziberritzeko estrategietan. Datorren urriaren 10ean Bilbon izango dira, gero Berriatuan eta Gasteizen.
Zehazki, Bilboko Deustuko unibertsitatean izango dira mahai ingurua egiten, aditu ikastaroko bi partaiderekin. Berriatuan hilaren 16an izango dira, 'Arnasa txikituak' dokumentalaren proiekzioa egiten. Ondoren Kolonbiako nasa eta Ekuadorreko kitxua hizkuntzetako ordezkariekin solasaldi irekia egingo dute. Gasteizen, urriaren 15ean, beste mahai-inguru bat egingo dute aditu ikastaroko beste bi partaiderekin.
Astelehenetik, beraz, egitasmoa martxan da eta abenduaren 14ra arte iraungo duen ikastaroan euren herrietan hizkuntzaren aldeko aktibista direnek 500 ordu baino gehiagoko formazioa jasoko dute eta euskalgintzaren zein instituzioen hainbat entitate bisitatuko dituzte. Udazkenean zehar egingo duten ikastaroaren 12 hizkuntzagutxiagotutako 21 lagunei Unai Elkoro Aretxabaletako alkateak, Begoña Pedrosa HUHEZIko dekanoak eta Andoni Barreña Garabideko lehendakariak egin zieten harrera. Etorritako indigenen ordezkariak, Suna Altun kurduak, bere aldetik, eskerrak eman zituen emandako aukeragatik eta kurtsoarekin bete nahi dituzten espektatibak azaldu ditu.
Ikastaroan ari dira parte hartzen, batetik, Guarani hizkuntza komunitatea. Guztira, 8 milioi hiztun inguru ditu (Bolivia, Brasil, Argentina eta Paraguay) eta ofiziala da Paraguay eta Bolivia osoan, ez Argentinan edo Brasilen. Alfabeto latindarra du eta hiztun gehienak ez-amerindiarrak dituen hizkuntza amerindiar bakarra da. Amazigh hizkuntza 3,6 milioi pertsonek hitz egiten dute Marokon eta Algerian. 2011tik ofiziala da Marokon, baina ez dago araututa. Hiru idazketa sistema ditu egun, neo-tifinagh-a, latindarra eta arabiarra.
Nahuatl hizkuntza, Mexikoko etnia indigenarik jendetsuenak erabiltzen du. Guztira, Estatu Batuetako diaspora barne, ia 2.000.000 lagunek. Horietako 400.000 kide Pueblan bizi dira. Maputxeek 'mapudungun' edo 'mapuzugun' hitz egiten dute, eta Txile eta Argentinako hiztunak batuta, 258.400 hiztun dituzte. Oraindik ez da hezkuntza sistema arautu ofizialetan erabiltzen.
Yukatango Maia Nahuatlen ondoren gutxiengo indigenarik jendetsuena da, 800 mila lagunetik gora dituelarik. Kitxua Ekuadorreko populazio indigenarik jendetsuena dira, 765 000 gora kiderekin. Merkataritza sare antolatuak dituzte, baina kultura hegemonikoa gailentzen zaio orokorrean. Guatemalan ere, antzekoa da egoera. Pertsona nagusieknahiago dute kaqchikela erabiltzea ohiko harremanetan, eta belaunaldi gazteek berdintsu darabilte kaqchikela zein gaztelania, baina Estatuko hiriburutik gertu bizitzean, galeraren beldur dira.
Nasa hizkuntza komunitatea Caucako herri indigena nagusia da (180 000 biztanle inguru ditu), baina hori ere ari da hiztunak galtzen. Q'eqchi deritzona, bestalde, lurraldea eta hiztunak irabazten ari den Guatemalako hizkuntza bakarra da eta elebakartasun eta bizitasun maila altuena daukana ere bai. 715.000 hiztun dauzka herrialde iparraldean.
Munduko gutxiengorik handiena da kurduena: 14.000.000tik gora kurdu dira Turkian, populazio osoaren %25 inguru. Bestalde, Kaxinawa hizkuntza komunitatea Brasilgo Acre eskualdeko hizkuntza komunitaterik jendetsuena da, ia 4.000 lagunekin.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Descubre la fruta con melatonina que te ayudará a dormir mejor
El Diario Vasco
Multas por las gallinas 'sin papeles'
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.