Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Jon Agirre
Jueves, 28 de septiembre 2023, 11:22
Hamar urte, hamarkada bat, denbora luze da pertsona baten bizitzan. Baina batzuetan ez nahikoa iraganeko gertakaria uste genuena iraganean erabat uzteko. Hala gertatzen zaio Amaiari, Uxue Alberdik eta Susanna Martinek astearte honetan aurkeztutako 'Surflaria' (Xabiroi bilduma, Ikastolen Elkartea) komikiaren protagonistari, ezusteko telefono dei bat jasotzen duenean: hamar urte igaro ostean hiltzat jo dute Eki, itsasoan desagertu zen laguna eta maitalea. Hileta egingo dela jakinarazten diote eta, beraz, jaioterrira, Zarautzera, itzuliko da haurdun dagoen unean. «Bizitzaren eta heriotzaren urek bat egiten duten istorioa da 'Surflaria'», laburtu du Alberdik.
Albisteak hainbat galdera sortuko dizkio protagonistari, batzuk bere buruari buruzkoak eta besteak Ekiri buruzkoak, baina guztien gainetik bat: nor zen gaztetako lagun hura, desagertu zena. Hala, desagerpenean zerikusirik izan ote zuen zalantza egingo du, nola izan zen posible itsasoak eraman izana inguruetako surflaririk onenetakoa izanda.
Estilo aldetik, komikia «ikerketa intimoa» dela azaldu du, egunerokoan eta Amaiaren buruan gertatzen dena eta estilo aldetik «galdera traszendetalen eta umore ganberroaren artean» kulunka egiten duela, «suspentso edo misterio ukitu batekin eta orainaren eta iraganaren artean labainduz». Hartarako, Martinek egindako koloreen erabilera nabarmendu du Alberdik, are gehiago metafora bisualez josia dagoen komikia izanda. Ilustratzaileak xehatu duenez pertsonaien emozioen araberakoak dira eta oroitzapenekin oso estuki lotuak. Esaterako, gorri bizian topatuko ditu irakurleak Ekiren amaren oroitzapenak; Eki eta Amaiak zuten mundua arrosa tonuetan aurkeztuko da, komikiko azaleko berean; eta oroitzapen tristeak, nostalgikoak edo malenkoniakoak direnean urdin berdetsuan.
Egileak: Uxue Alberdi eta Susanna Martin
Argitaletxea: Ikastolen Elkartea.
Bilduma: Xabiroi, 17. alea.
Orrialde kopurua: 56.
Prezioa: 16 euro.
Agerraldian izan dira Alberdi eta Martinekin Dani Fano ilustratzailea eta Xabiroi bildumako koordinatzailea eta Jose Luis Sukia Ikastolen Elkarteko zuzendaria izan dira. Sukiak oroitu bezala 2005ean atera zen Xabiroi bilduma lehen alea eta orduan hainbatetan entzun behar izan zuten eroka zeudela eta egitasmoa ez zela bideragarria izango. «Baina euskarak behar zuen esfortzu hau eta guk nahi genukeen tokian ez bagaude ere, lan onak emaitzak eman ditu», defendatu du aurkezpenean.
Ildo beretik mintzatu da Fano, duela 18 urte abiatzetik egun arte «saretu» den egile taldea eta hauek emandako fruituen bidez «garai oparotxoagoa» bizi dugula iritzita. «Argitaratutako zenbaki bakoitza mirari bat izan da», bota du umorez. Argitaratutako guztietatik planteatzen dituen galdera horiengatik «ezberdina» dela azaldu du Fanok, istorioa gainera «umore eta misterio uki handi batekin» kontatua dagoelako.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.