Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bizitzan beste aukera batzuk egon daitezke. Bizitzak hartu duen ibilbidean noizean behin zeharkako bide bat hartuta beste norabait joan daiteke. Ideia hauek fantasia hutsak izan ohi dira, baina, aldez edo moldez, aurkitu daitezke Julen Belamunok 'Hotz industriala'n argitara eman dituen bost narrazioetan parte hartzen duten pertsonaia nagusiengan. Narrazioek oso protagonista markatuak dituzte, argumentu osoa haien inguruan harilka-tzen baita: hozkailu industrialak konpontzen dituen langilea; Berlinera bizitzera joandako gizona; farmazia noiz irekiko zain dagoena; Errioxan etxea daukan emakumea; edota margolari ezezagunaren bizitza ikertzen duen liburuzaina. Pertsonaia hauek erdigunean daudelarik beste osagaiak haien inguruan mugitzen dira. Itxuraz bizitza orekatua dute, baina horrek ez du esan nahi asebeterik daudenik, beti dago zerbait, oreka hori guztiz egonkorra ez dela adierazten duena. Eta momentu horietan bizitza aldatzeko ideiak bere tokia hartzen du. Gehienetan modu latentean dago pentsamendu hori, baina kasuren batean era esplizituan agertzen zaigu pertsonaiek beste bat izateko duten desira, etengabeko ihesaldia dirudien jokaera hartzen dutelarik. Eta gertatu ohi den bezala, ihesaldia ezinezkoa dela erakusten da, azken finean beren buruei itzuri ari baitira.
Julen Belamuno, Susa. 216 orr., 18 euro
Protagonistek, bestalde, harremanak oso pertsonaia gutxirekin dauzkatenez gero, bakardadearen inpresioa handia da, eta areagotu egiten da haien inguruko xehetasunak eskaintzen direnean: idazleak trebetasun handia erakutsi du besteengandik horma bat balitz bezala banatzen duen ingurua islatzeko eta adibiderik hoberena lehenengo narrazioa dateke, izenburutik bertatik istorioan parte hartzen duten bi pertsonaien arteko harremana islatuta dago-eta. Izan ere, xehetasunez beteriko inguru izoztu horretan protagonista burbuila batean bezala dago, bakartuta.
Gizakiaren isolamendu existentziala adierazten duen idazlan bikaina iruditu zait narrazio liburu hau.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El humilde y olvidado Barrio España: «Somos como un pueblecito dentro de Valladolid»
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Silvia Cantera, David Olabarri y Gabriel Cuesta
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.