Erakusketaren irudi bat.

'Bizitza Kementsuak' erakusketak Mauritaniako haurrek aurrera jarraitzeko duten indarra erakusten du

Araia Tamayok egindako argazki eta narrazio erakusketa Zubiarte Merkataritza Zentruan egongo da ikusgai hilabete honetan

Zurekin

Domingo, 11 de abril 2021, 21:09

UNICEF Euskal Herriko Batzordearen 'Bizitza Kementsuak' erakusketak Bilbon zehar bidaiatzen jarraitzen du, Bilboko Udalaren laguntzarekin. Zabalgune eraikinetik eta udal zentroetatik igaro ondoren, Zubiarte Merkataritza Zentroan izango da orain, apirilaren 30era arte.

Publicidad

Araia Tamayoren argazki eta narrazio proiektu honen helburua da adin, jatorri eta etnia desberdinetako Mauritaniako haurren errealitateak hurbiltzea, erretratu fotografiko eta bizitza-istorioen bidez. Istorio horien bidez, haurrek naturaltasunez azaltzen dituzte indarkeriaz, zailtasunez, justiziaz eta itxaropenaz hitz egiten duten bizi-esperientziak.

Gauzak horrela, beraz, Zubiarte Merkataritza Zentroak eta UNICEFek bat egin dute berriro ekimen berri batean, UNICEFek Mauritanian dituen erronka eta ekintza-lehentasun handiak aurkezteko, herrialdeko nesken eta mutilen bizi-baldintzak hobetzen laguntzeko.

Araia Tamayo Álvarez

Araia Tamayo Álvarez (Bilbo, 1984) komunikazioan aditua da, eta hamar urte baino gehiagoko ibilbide profesionala du ikus-entzunezko edukien sorkuntzan. Hainbat agentzia eta erakundetarako bere jarduera profesionala, Euskal Herriko Unibertsitateko Komunikazio Fakultateko unibertsitate-irakaskuntzarekin konbinatu du. 2017an UNICEFekin hasi zen lanean Nouakchotten bulegoan, Mauritanian. Bertan, nazioarteko erakundeetako komunikazio humanitarioan eta garapenerako lankidetzan jardun zuen. Besteak beste, proiektuak eta sentsibilizazio-kanpainak dokumentatzeko multimedia-edukiak sortzen ditu. Horretarako, azken hiru urteetan, Mauritania osoan zehar bidaiatu du, Maliko mugan dauden errefuxiatu guneetara, Senegal, Niger edota Nigeriako mugara.

UNICEFek munduko haur behartsuenengana iristeko leku zailenetarikoetan egiten du lan. 190 herrialde eta lurraldetan, haurrentzako lan egiten dugu, alde guztietan, egunero, guztiontzako mundu hobea eraikitzeko.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad