Borrar
El sorteo de la Primitiva acumula el bote para la próxima semana: comprobar resultados de este sábado 1 de febrero
Berangoko Udaletxea. Pedro Urresti
Berangoko gazteen gaitasun artistikoa sarituko dute

Berangoko gazteen gaitasun artistikoa sarituko dute

Bizilagunek Berangolabek antolatutako '2020 udako planak' lehiaketan euren margolanak, kontakizunak, argazkiak eta bideoak aurkez ditzakete uztailaren 26ra arte

Viernes, 17 de julio 2020, 17:12

Segur aski zuri ere gertatu zaizula noiz edo noiz. Ez larritu, egia esan, guztioi gertatu zaigun gauza izan da. Buruan ideia bati forma eman -gure aburuz, onena dena- eta, hori burutzerako orduan, aukerarik ez izatea edo, posibilitatea izatekotan, inoren begietatik ez pasatzea. Horri erantzuteko, Berangolabek lehiaketa bat antolatu du, '2020 udako planak', non gazteen gaitasun artistikoak sarituko dituzten. Helburua, hain zuzen, hori baita, Berangoko hamabi eta hogeita hamar urte bitartekoen parte-hartzea sustatzea eta euren proiektuak eraikitzen laguntzea.

Burutik errealitatera pasako diren ideiak anitzak dira, pinturatik hasita, kontakizunetara arte, argazkiak eta bideoak ere kontutan hartuta. Esan bezala, txapelketa bertoko bizilagunei zuzenduta dago eta horretan parte-hartzeko epea uztailaren 26ra arte egongo da irekita. Bi kategoria sortuko dira (junior, 17 urte artekoa dena, eta senior) eta bakoitzean sari bana banatuko da. Gazteenen kasuan, 30 eurokoa izango da, udalerriko taberna batean afari zein bazkari baterako. Bigarren kategorian 60 euro banatuko dira, helburu berarekin. 

Eta zer aurkez daiteke? Margolanen kasuan, plastiko obra bat non bakoitzak bere trebetasun artistikoak erakusteko aukera izango duen. Kontakizunen kasuan, aldiz, letren bitartez istorio bati forma eman behar dio parte-hartzaileak. Gutxienez orrialde bateko luzeera izan beharko du, eta gehienez bostekoa.

Eskuz eginiko lanetatik, gailu elektronikoekin eginikoetara pasatzen gara, kamerekin sortutakoetara, alegia. Argazkien kasuan, mugikorrak zein kamara digital edo analogikoak erabil daitezke irudiak harrapatzeko. Berdina bideoen kasuan, non gehienez hiru minutuko luzeera izan behar duten.

Taldean eginiko lanak

Parte-hartzaile bakoitzak nahi beste obra aurkez ditzake kategoria artisiko bakarrean lehiatzen bada. Egoera aldatzen da partaidetza bikoitza eta atal desberdinetan bada, hau da, pertsona batek kontakizun eta bideo bat aurkezten badu adibidez. Azken honetan, gehienez obra bat bidal dezake kategoria bakoitzean. Aukera ere ematen da sinadura anitzeko lanekin aurkezteko; taldean eginiko lanak, alegia. Kasu horretan, pertsona nagusienaren adina hartuko da kontutan junior edo senior kategorian sartzeko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Berangoko gazteen gaitasun artistikoa sarituko dute