Bizikletaldia, Bordeletik Baionara, Baxoa proba euskaraz egiteko aukera aldarrikatzeko
Apirilaren 18an abiatu eta hilaren 22an ailegatuko dira Estitxu Robles kolegioko 21 ikasleak Lapurdiko hiriburura ·
Apirilaren 18an abiatu eta hilaren 22an ailegatuko dira Estitxu Robles kolegioko 21 ikasleak Lapurdiko hiriburura ·
Unai Sarriugarte
Miércoles, 12 de abril 2023, 20:05
Bizikletaldia antolatu dute Bordeletik Baionara, Baxoa proba euskaraz egiteko aukera aldarrikatzeko. Lau egun iraungo ditu ekimenak, apirilaren 18an (asteartea) abiatu eta hilaren 22an (larunbata) ailegatuko direlarik Lapurdiko hiriburura. Era berean, Euskal Herria osatzen duten 7 probintzietako euskaltzale guztiei eskua luzatzen diete apirilaren 22an arratsaldeko 17.00etan abiatuko den 'Azterketak Euskeraz' izeneko manifestaziora batzeko.
Publicidad
Izan ere, bost etaparen ondoren iritsiko dira Baionara. Antolatzaileek badakite zail xamarra izango dela proba hauxe euskaraz egin ahal izatea. 6 urteko borrokaren ondoren lortu dute Brebeta euskaraz izatea, eta orain bigarren erronka honi egin nahi diote aurre.
Baionako Estitxu Robles kolegioko 21 ikasleek egingo dute bizikleta martxa hauxe. Proposamena hiru ikaslek luzatu zuten eta beren ikaskideek berehala bat egin zuten egitasmoarekin. 203 kilometro inguruko ibilbidea bost etapatan egingo dute: Bordele-La Teste (apirilak 18), La Teste-Biscarrosse (apirilak 19), Biscarrosse-Contis Plage (apirilak 20), Contis Plage-Messange (apirilak 21) eta Messange-Baiona (apirilak 22).
Urte luzez borrokan ibiliko direla diote, beren nahia baita Baxoa proba ere euskaraz egiteko eskubidea Euskal Herrira bueltatzea. Testuinguru horretan ekimen hau martxan jartzea otu zaie ikasle hauexei, beren bizikletekin mezu hori helarazi nahi baitiote Parisi.
Ipar Euskal Herriko ikasleek ez dute edonola ere ulertzen, bizitza osoan euskara hizkuntzan ikasi ondoren, zergaitik jartzen dizkieten horrenbeste zailtasun azterketak euskara hizkuntzan egin ahal izateko. Euskara Ipar Euskal Herirko hizkuntza da beren esanetan, eguneroko hizkuntza eskolan, beraz euskaraz ikasitakoa euskaraz aztertua izatea baino ez dute eskatzen.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.