Borrar

Bizi! herri mugimenduko zenbait kidek Amazonen autozerbitzu bat blokeatu zuten atzo Baionan

Blokeoa konpainia erraldoiek tokiko merkataritzan duten eragin negatiboa salatzeko burutu zuten

UNAI SARRIUGARTE

Jueves, 19 de noviembre 2020, 13:40

Bizi! herri mugimenduko zenbait kidek Amazonen autozerbitzu bat blokeatu zuten asteazken honetan, Baionan. Jarduerok goizean jazo ziren multinazionalak Lapurdiko hiriburuko Monoprixen duen 'Amazon hub' izeneko autozerbitzuan. Blokeoa konpainia erraldoiek tokiko merkataritzan duten eragin negatiboa salatzeko burutu zuten mugimenduko kide ezberdinek.

Izan ere, Baionako autozerbitzu horretan erosleek Amazonen webgunearen bidez erosten dituzten produktuak bertan jasotzeko aukera aurkezten du. Hori dela medio, elkarteak tokiko ekonomian eragiten dituen galerak mahaigaineratu nahi izan zituzten ekintza honen bitartez.

Ekhi Erremundegi Ipar Euskal Herriko Hitza hedabideko kazetariak eman zuen gertatutakoaren berri Twiterren. Bertan bildu zuen ikus-entzunezkoan Bizi! mugimenduko kideek jarduera hau egiteko erabili zituzten arrazoiak daude entzungai.

Bertan mugimenduko kide batek megafono baten bidez Lapurdiko hiriburuko bihotzean kokatuta dagoen autozerbitzu horrek, udalerriko saltoki txikiei izugarrizko kaltea eragiten diela nabarmentzen du. Bizik hori egundoko bidegabekeria dela salatu zuen.

Bizi! 2009. urtean jaiotako mugimendu altermundialista da, Ipar Euskal Herrian lanean dabilena batez ere larrialdi klimatikoaren eta ekologiaren alde, justizia sozialaren alde eta ildotik. Era berean, tokiko merkataritzaren nahiz ekonomiaren aurka egiten diren bidegabekeriak ere salatzen ditu. Gaur egun 600 kidetik gora osatzen dute formazioa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Bizi! herri mugimenduko zenbait kidek Amazonen autozerbitzu bat blokeatu zuten atzo Baionan