![Bixente Serrano Izkoren egunerokoa](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/23/media/cortadas/bixente-serrano-kKG-U160616367521Wt-1248x770@El%20Correo.jpg)
![Bixente Serrano Izkoren egunerokoa](https://s2.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202201/23/media/cortadas/bixente-serrano-kKG-U160616367521Wt-1248x770@El%20Correo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Esango nuke ez zaidala oharkabean pasatu Bixente Serrano Izkoren liburu mardul hau. 'Ene iratxoekin solasean' deituriko egunekoa gogo onez eta ageri-agerian jarri nuen apalategian, ez ahazteko moduan. Gainera, egunerokoak aspaldi ditut atseden toki. Eta gaur irakurtzeko beta hartu dudanean, beta luzea behar baitu liburuak bere zabaltasun eta aberastasunagatik, 2020an agertu zela ikusi dut. Harriduraz ikusi ere bai, esango nukeelako ez dudala ahaztuta utzi.
Ezustekoa handiagoa izan da ikusi dudanean Bixente Serrano Izko 2020 malapartatuan zendu zela Iruñean. Horregatik ere, areagotu egin zait lehenago liburua irakurtzeko nuen gogoa.
Omenaldi itxura hartu du apika argitalpenak, baina erabateko erabakia hartu dut: 'Ene iratxoekin solasean (Atzera begirako egunkaria, 1990-1998)' hau irakurri, bai ala bai.
Egunerokoen edo egunkarien irakurle zalea naizela esan dut. Andrés Trapiello izan dut gidari. Jon Juaristirena, Mario Onaindiarena, Teo Uriarterenak izan ditut lagun bidean. Sánchez Ostiz ere ez dut saltzeko. Zoritxarrez euskaraz ez dira hainbeste. Ezin dut ahaztu niretzako hainbat kontutan maisu dudan Fermin Irigaray 'Larreko'ren 'Guda urte, gezur urte' Bixente Serrano Izkoren moduan iruindarra bera ere. Gogoan ditut Mikel Hernandez Abaituaren kultur garaiaren erretratu fina… eta gerra garaiko oroimenak (Zubikarai, Onaindia eta abar).
Jakin nahi eta irakurri gogo handiarekin ekin diot ba orriak leitzeari. Ohi den egunerokoaren ordez, beste zerbait aurkitu dut Bixente Serrano Izkoren honetan. Bizitza intelektualaren ibilbidea da liburuan eskaini zaiguna, irakurritako liburuen harira sorturiko pentsakizun bilbe ederra eta aberatsa. Neurri horretan irakurritako liburuak lehen pausoak dira mundu ikuskera zabala agertzeko moduan eta orduan.
Honela aitortu du bere irakurle ohitura Bixente Serrano Izkok: «Aspaldi diat ohitura, gomendagarria den ez dakidana baina niretzat bederen bai, lauzpabortz libururen irakurketak aldi berean egitekoa, batetik bestera saltoka, egunero» (146). Ohitura horrekin batera ageri du sortzaileak egile jakin batzuei agerturiko atxikimendua. Nahas-mahas egindako irakurketa horien artean badira nagusitzen diren zenbait. Eta haiei loturik ageri dira egunkarian denbora luzeko pasarteak. 1996an, Nietzsche da nagusi. 1997an, Joxe Azurmendiren liburu batek lotzen du Bixente Serrano Izkoren arreta, eta hari jira eta bira darabil pentsakizuna. Edo, beste alde batetik oratuta, badira han eta hemen etengabe ageri diren idazleak: Carlos Fuentes oso gustuko du egileak eta maiz eman ditu haren aipuen berri bere zertzelada aberasgarriak gaineratuz.
Egunerokoak ez du jarraitu egunez eguneko bete beharra, nahi ere ez. Ibilbide intelektualak bere bide propioak ditu. Egun batean urte batzuk lehenago irakurritakoa ekarri du hizpidera, eta maiz, argitaratu gabeko iruzkina eman du orriotan. Besteetan, idazle miretsi bat uzten digu begien aurrean: esperokoak, Joseba Sarrionandia edo Bernardo Atxaga, eta bereziak, Karlos Linazasororen kasuan bezala.
Literatura, politika, gizartea eta filosofia uztartuz Bixente Serrano Izkok bere munduaren azalpena utzi digu testuan. Hemen batez ere Literatura eta Filosofia aipatu ditugu, baina Nafarroatik ikusitako abertzaletasunak pisu handia du liburuan zehar.
Hitz zorrotzez bere asmoa ongi azaldu digu: «Neure biluztasuna, neure huskeria jasan ezin nuenez, maskara bat behar nian. Eta hona hemen liburu hau. Mozorro, maskara, pertsona egiten nauen liburu hau». Gure gizartearen irudi bitxia den liburua. Bixente Serrano Izkoren erretratu osoa.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.